Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 5ekoa, Kulturako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko antzokietan egoitza-proiektuetarako laguntzen berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 89
  • Hurrenkera-zk.: 2376
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/05/05
  • Argitaratze-data: 2017/05/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

2016ko abenduaren 30ean argitaratu zen EHAAn 2016ko abenduaren 23ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko antzokietan egoitza-proiektuetarako laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu honen 12.1 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizaturik egingo ez zaienik.

Horiek horrela izanda, honako hau

Lehenengoa. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2016ko abenduaren 23ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta baita horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 5a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.