Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 28koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko proben 2017ko ekaineko deialdian azterketa gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 135
  • Hurrenkera-zk.: 3583
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/06/28
  • Argitaratze-data: 2017/07/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako 2017ko bigarren deialdia egin zuen Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2016ko abenduaren 16ko Ebazpenaren bosgarren puntuak xedatutakoa betez (2016ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zk.), eta epaimahai kalifikatzaileak proposatuta, honako hau

Lehenengoa. Onartzea ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2017ko bigarren deialdiko azterketa gainditu duten izangaien zerrenda. Zerrenda horrek Arabako lurralde-epaimahaiaren proposamena jasotzen du; izan ere, epaimahai horren ardura izan da 2017ko bigarren deialdiko probak epaitzea.

Bigarrena. Zerrenda hori Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako iragarki-oholetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren web-orrian (www.nasdap.ejgv.euskadi.eus) argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 28a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.