Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 24koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinen bidez irabazi-asmorik gabeko zenbait erakunderi laguntzak ematen baitzaizkie, hain zuzen ere, eskola esparruan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko 2017-2018 ikasturtean Hezkuntza Sailarekin lankidetzan jardun nahi dutenei.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 230
  • Hurrenkera-zk.: 5837
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/11/24
  • Argitaratze-data: 2017/12/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kontuan harturik zer dioen Hezkuntzako sailburuaren 2017ko uztailaren 18ko Aginduak (agindu haren bidez, irabazi-asmorik gabeko zenbait erakunderi dei egiten zaie, hain zuzen ere, eskola esparruan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko 2017-2018 ikasturtean Hezkuntza Sailarekin lankidetzan jardun nahi dutenei), aurkeztutako eskabideak eta ebaluazio-batzordearen proposamena aztertu ondoren, eta deialdia egiten duen Aginduaren 12. artikulua aplikatuz, honako hau

Lehenengoa. Elkarteei zehazten diren laguntzak ematea, kasuan kasurako zehaztutako zenbatekoetan.

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Laguntzak bi ordainketatan gauzatuko dira:

  1. Aurre-ordainketa bat egingo da, diru-laguntzaren % 20koa, emandako laguntza onartu eta berehala.

  2. Gainerakoa, diru-laguntza osoaren % 80, bitarteko txostena aurkeztu ondoren ordainduko da. Hartan, proiektuaren ordura arteko garapena zein izan den jasoko da eta ikastetxeetan garatzen ari diren lan-plangintza aipatuko da. Txosten hori 2018ko urtarrilaren 7tik 31ra aurkeztuko da.

Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 24a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.