Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 13koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez publiko egiten baita 2018ko ekitaldirako nazioartekotzeko bekak emateko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 241
  • Hurrenkera-zk.: 6115
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/12/13
  • Argitaratze-data: 2017/12/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Ekonomia; Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez, arautzen da Nazioartekotzeko Beken BEINT Programa.

Agindu horren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, 2018ko ekitaldirako bekadunak hautatzeko deialdia egin behar da, horretarako beharrezko diren arauak emanez.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 7. artikuluan ezarritako ahalmena dela bide, hau

Lehenengoa. Xedea.

Ebazpen honen xedea da Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko azaroaren 8ko Aginduan ezarritako beken 2018ko ekitaldirako deialdia egitea. Agindu horren bidez, Nazioartekotzeko Beken BEINT Programa arautzen da.

Bigarrena. Deitutako bekak.

Gehienez ere, nazioartekotzeko 100 beka emango dira 2018an.

100 onuradunek 1. faseko prestakuntza teorikoa egingo dute, eta, fase hori ezarritako betekizunak betez amaitzen duten hautagaien artetik, gehienez 100 pertsona hautatu ahal izango dira A eta B modalitateekin jarraitzeko. Modalitate horiek honela banatuta egongo dira: gehienez 80 beka A modalitatean eta gehienez 20 beka B modalitatean.

  1. faserako, gehienez 20 ordezko hautatuko dira, ikastaroaren lehenengo bi asteetan egon daitezkeen gorabeherak edo uko-egiteak estaltzeko, Nazioartekotze Zuzendaritzak egokitzat jotzen badu.

    Hirugarrena. Baliabide ekonomikoak.

    Deialdiko bekak finantzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko ekitaldirako aurrekontu orokorretan horretarako ezarrita dauden aurrekontu-kredituen arabera, kopuru hauek bideratuko dira:

  1. Lehenengo faserako, gehienez ere, 135.000 euro bideratuko dira 2018ko ekitaldirako.

  2. A eta B modalitateetarako (biak batera), hiru milioi seiehun eta berrogeita bederatzi mila bederatziehun eta berrogeita hamar sei euro eta berrogeita bost zentimo bideratuko dira (3.649.956 euro); kopuru hori honela banatuko da:

    2018ko ekitaldia: 511.738 euro.

    2019ko ekitaldia: 2.052.661 euro.

    2020ko ekitaldia: 1.085.557 euro.

    Deialdi honi lotuta emango diren diru-laguntzen zenbateko osoa ez da izango artikulu honetan finkatutako diru-kopurutik gorakoa, edo, indarrean dagoen legeriari jarraituz, kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, lehengoa eguneratuta sortutako diru-kopurutik gorakoa. Horrenbestez, diru-kopuru hori agortutakoan, ezin izango da diru-laguntza gehiago eman, eta, beraz, hortik aurrera, baliorik gabe geratuko da ebazpen hau. Egoera horiek gertatuz gero, haien berri jakinaraziko da Industriako sailburuordearen ebazpen baten bidez.

    Laugarrena. Eskabideak aurkezteko betekizunak, tokia eta epea.

  1. Eskatzaileek, Nazioartekotzeko Beken Programa arautzen duen Aginduan jasotako bekak lortu ahal izateko, agindu horren 3. artikuluan ezarritako betekizunak bete behar dituzte.

  2. Programa horretan parte hartuko duten hautagaiek, eskabideak betetzean eta aurkeztean, Nazioartekotzeko Beken Programa arautzen duen Aginduaren 8. artikuluan xedatutakoa beteko dute, bai eta eskatutako dokumentu osagarriak aurkeztean ere. Eskabideak bitarteko telematikoen bidez aurkeztuko dituzte; horrelakoetan, www.euskadi.net/industria webgunea baliatuko dute eskabide-eredua lortzeko eta Administrazioan aurkezteko.

    8.4. artikuluan eskatutako dokumentuek, 3. artikuluan eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzen dutenek, deialdiaren epea amaitu baino lehenagoko data izan beharko dute.

  1. Eskabideak aurkezteko epea deialdiaren ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 9:00etatik aurrera; amaitu, berriz, 2018ko martxoaren 1ean amaituko da, 12:00etan.

    Bosgarrena. Hautaketa-prozesuko merezimendu- eta gaitasun-haztapena.

    (Ikus .PDF)

    Seigarrena. Bigarren hizkuntzak: frantsesa, alemana, italiera, txinera eta errusiera.

    Nazioartekotzeko Beken Programa arautzen duen Aginduaren 15.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, bigarren hizkuntza gisa alemanaren, frantsesaren, italieraren, txineraren eta errusieraren ezagutzak behar bezala egiaztatzen badira, hizkuntza-betekizun hori nahitaezkoa den tokiren bat izan beharko da destinoa. Hautaketa-prozesuan egingo den bigarren hizkuntzaren proban lortutako emaitzak egiaztatuko du ezagutza hori. Gauza bera gerta daiteke bestelako bigarren hizkuntza batekin, destinoren batean nahitaezko betekizuna bada.

    Zazpigarrena. Elkarrizketaren balioespena.

    Elkarrizketa balioesteko, gaitasunak zehazteko test psikoteknikoen (P5.1 eta P5.2) emaitza kontuan hartzeaz gain, zehaztuko da, baita ere, hautagaiak bekadun-profilerako egokiak diren edo ez, honako hauetan oinarrituta: ideien egituraketa eta jarioa, harremana abiatzeko gaitasuna, integratzeko gaitasuna, heldutasun pertsonala, nazioarteko merkataritzarako bokazioa eta elkarrizketan oro har izandako jarrera (P6).

    Zortzigarrena. Hautagai-zerrendetan berdinketa hausteko irizpidea.

    Puntuazioan gertatzen diren berdinketak ebazteko, ingeleseko batez besteko notari erreparatuko zaio lehenik, eta, halere, berdinketak jarraituko balu, aukeratutako bigarren hizkuntzan lortutako batez besteko nota hartuko da aintzat.

    Bederatzigarrena. Faseen iraupena.

    1. fasea. Prestakuntza teoriko espezializatua EHUn: 3-4 hilabete.

    2. fasea. Prestakuntza praktikoa nazioartekotzeari laguntza publikoa emateko erakundeetan eta eskualde- edo sektore-garapenerako beste erakunde batzuetan. 10 eta 12 hilabete artekoa.

    3. fasea. Praktika profesionala enpresan: 8 eta 10 hilabete artekoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduari jarraikiz, ebazpen honetan bildutako laguntzak emateko, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan kreditu egokia eta nahikoa izan behar da.

Euskal Autonomia Erkidegoaren 2018ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan zehaztutako kreditua agindu honetan aurreikusitako zenbatekoa baino txikiagoa bada, aldatu egingo da, benetan dagoen zenbatekora egokitzeko. Horrelakorik gertatzen bada, Industriako sailburuordearen ebazpen baten bidez jakinaraziko da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 13a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.