Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 22koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, zeinen bidez, Bilboko udalerrian turismo ugariko eremuak izendatu baitira, merkataritza-ordutegien ondorioetarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 248
  • Hurrenkera-zk.: 5630
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/12/22
  • Argitaratze-data: 2016/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: EAEko udalak; Lana eta enplegua; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. Merkataritza-ordutegiei buruzko abenduaren 21eko 1/2004 Legeak 5. artikuluko («Ordutegi araudi berezia duten establezimenduak») 1. zenbakian xedatzen duenez, Espainiako lurralde osoan askatasun osoa izango dute zabalik egongo diren orduak eta egunak erabakitzeko, gehienbat, gozotegi eta okindegiek, plater prestatu, prentsa, erregai eta karburanteen saltokiek, loradendek eta komenientziakoak deiturikoek, baita mugetan, geltokietan, lurreko, itsasoko eta aireko garraiobideetan eta turismo ugariko eremuetan daudenek ere.

Artikulu horren beraren 4. zenbakiak, berriz, honako hau zehazten du; aurreko paragrafoan ezarrita dagoena betetzeko, autonomia erkidegoek, dagozkien udalek proposatuta, euren lurralde-eremuan turismo ugariko guneak zeintzuk diren zehaztuko dute. Turismo ugariko eremutzat hartuko dira honako inguruabar hauetakoren bat duten eremuak (izan udalerri osoa, izan haren zati bat):

  1. Nahikoa kontzentrazio izatea, kuantitatiboki edo kualitatiboki, ostatu eta establezimendu turistikoei dagokienez edo bigarren etxebizitzen kopuruari dagokionez (ohiko etxebizitzen kopuruarekiko).

  2. Izadiaren ondare deklaratua izatea edo ondare historiko artistikoan sartuta dagoen eta interes kulturala duen ondasun higiezin bat edukitzea.

  3. Muga ondoko zonetako eragin-eremuak mugatzea edo eratzea.

  4. Nazio edo nazioarteko mailako kirol- edo kultura-ekitaldi handiak egitea.

  5. Itsas-bidaia turistikoekin lan egiten duten eta bisitari-kopuru nabarmena daukaten portu-eremuetatik gertu egotea.

  6. Batik bat erosketa-turismoagatik erakargarri diren eremuak izatea.

  7. Turismo ugariko eremu izatea justifikatzen duten inguruabar bereziak daudenean.

    Eta 5. zenbakian honako hau ezartzen da:

    Nolanahi ere, 100.000 biztanletik gorako udalerrietan, baldin eta aurreko urtean 600.000 ostatu-gau baino gehiago erregistratu badituzte, edo aurreko urtean 400.000 bidaiari baino gehiago izan dituzten itsas-bidaia turistikoekin lan egiten duten portuak badituzte, eremu bat, behintzat, turismo handiko eremutzat joko da, aurreko paragrafoan aurreikusitako irizpideak aplikatuz. Datu estatistiko horiek lortzeko, Estatistikako Institutu Nazionalaren eta Estatuko Portuen Erakundearen argitalpenak erabiliko dira.

    Datu horiek argitaratu eta sei hilabeteko epean autonomia erkidego eskudunek ez badute udalerri horietako eremuren bat turismo handiko eremutzat jo, udalerri osoa halakotzat joa izan dela ulertuko da, eta merkatariek askatasun osoa izango dute euren establezimenduak urte osoan zehar irekitzeko.

    Bigarrena. Abenduaren 21ean, Bilboko Udalak Abando-Indautxu-Garellano, Deusto eta Zazpikaleak turismo handiko eremutzat jotzeko proposamena aurkeztu du, 2015erako eta 2016rako egindako deklarazioen baldintza berberetan, eta Merkataritza-ordutegiei buruzko abenduaren 21eko 1/2004 Legearen 5. artikuluko 4. eta 5. zenbakietan ezarrita dagoenaren arabera.

    Laugarrena. Bosgarrena. Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 13. artikuluaren bidez esleitutako eskumenak betez,

Lehenengoa. Bilbo udalerriko honako eremu hauek turismo ugariko eremutzat jotzea: Abando-Indautxu-Garellano, Deustu eta Zazpikaleak.

Bigarrena. Adierazpen hau indarrean egongo da 2017, 2018 eta 2019ko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean.

azken xedapenetatik lehenengoa

Deialdia egiteko ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

azken XEDAPENetatik Bigarrena

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 22a.

Merkataritza eta Kontsumoko sailburuordea,

ISABEL MUELA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik