Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko irailaren 30ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kuktura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, kooperatiba edo fundazioaren titulartasuna duten itunpeko sareko ikastetxeetako inbertsioak finantzatzeko diru-laguntzak iragartzen dira, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko martxoaren 18ko Agindua (Hezkoop-2015) aplikatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 195
  • Hurrenkera-zk.: 4316
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/09/30
  • Argitaratze-data: 2015/10/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusita 2015eko martxoaren 18ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, kooperatiba edo fundazioaren titulartasuna duten itunpeko sareko ikastetxeetako inbertsioak finantzatzeko diru-laguntzak arautzen dituena.

Kontuan izanik, halaber, aurkeztutako eskabideak, 2015eko martxoaren 18ko Aginduaren 13. artikuluan diru-laguntza esleitzeko jasotako irizpideak eta agindu bereko 12. artikuluaren arabera eratutako balorazio-batzordeak emandako ebazpen-proposamena aztertu direla

Lehenengoa. Kooperatiba edo fundazio diren itunpeko sareko ikastetxeetako eraikinetan egindako inbertsioak finantzatzeko diru-laguntzak onartzea, ebazpen honen I. eranskinean aipatutako zenbatekoekin.

Bigarrena. 2015eko martxoaren 18ko Aginduaren 19. artikuluarekin bat etorriz esleitutako diru-kopurua jasoko dute ikastetxe onuradunek.

Hirugarrena. II. eranskinean zerrendatzen diren ikastetxeei ukatu egiten zaie diru-laguntza, ez baitituzte betetzen 2015eko martxoaren 18ko Aginduan jasotako deialdi-baldintzak.

Ebazpen honek ez du Administrazio-bidea amaitzen. Hartara, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, bitarteko elektronikoz, «Nire kudeaketak» atalaren bidez. Horretarako epea hilabetekoa da, Administrazio elektronikorako plataforma teknologikoan (Platea) jakinarazitako ebazpena argitaratzen denetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 30a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.