Elkartek 2024. Arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza programa.

[Elkartek 2024]

Deskribapena


Xedea

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea osatzen duten ikerketa, garapen eta berrikuntzako erakundeek egindako Elkarlaneko Ikerketa sustatzeko emandako itzuli beharrik gabeko laguntzak, Euskadiko 2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasotako espezializazio-esparruetan.

Aurrekontuko zuzkidura

44.000.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

2024. urterako, 22.000.000 € eta, 2025. urterako, 22.000.000 €.

Diruz laguntzeko moduko proiektuak

1.- Lankidetzan egindako oinarrizko ikerketa-proiektuak:

Lankidetza-ikerketako proiektutzat hartuko dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileek elkarlanean egindako funtsezko ikerketa estrategikoko proiektuak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2030 Planean (industria adimenduna, energia garbiagoak eta osasun pertsonalizatua) ezarritako lehentasunen barruan kokatutako arloetan ezagutzak zabaltzera bideratuta daudenak, bai eta plan horretan definitutako zeharkako ekimen eragilee¬tan kokatutakoak ere (zahartze osasuntsua, mugikortasun elektrikoa eta ekonomia zirkularra), erronka sozialen eta RIS3 estrategiaren artean integrazio handiagoa lortu eta espezializazio-eremuen arteko lankidetza handiagoa lortze aldera.

Elkarlaneko ikerketa-proiektuak:

      • Urte anitzekoak izan ahalko dira,
      • Lankidetzan eginak izan beharko dira eta gutxienez Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko hiru eragilek lankidetzan eginak izan beharko dira.
      • Oro har, taldean parte hartzen duten erakundeak ezingo dira izan 8 baino gehiago, ez bada Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzak besterik berariaz baimenduta.

2.- Industria Potentzial Handiko Ikerketa Proiektuak

Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektutzat hartuko dira funtsezko ikerketa orientatuko proiektuak edo industria-ikerketakoak. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen I+Gko enpresa-unitateek, merkatua erakartzeko eta hara iristeko ahalmen handia dutenek, gidatuta egongo dira proiektuok, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2030 Planaren espezializazio-esparruekin bat egingo dute.

Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektuak:

    • Urte anitzekoak izan daitezke
    • Proiektuak enpresetako I+G unitateek garatu beharko dituzte, banaka edo enpresetako I+G unitate baten gidaritzapean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko beste eragile batzuekin lankidetzan.
    • Oro har, erakunde parte-hartzaileak ezingo dira izan 8 baino gehiago, ez bada Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzak besterik berariaz baimenduta.

 3.– Interes bereziko ekintza osagarriak

Interes bereziko ekintza osagarritzat hartuko dira eskaintza-eskaria bitartekaritza-organis-moek eta hedapen-organismoek esklusiboki garatutako eskaintzaren eta eskari teknologiaren arteko bitartekaritza-proiektuak, hala nola:

    • Prospekzio-lanak eta eskari goiztiarrari buruzko azterlanak egitea, bai eta funtsezko ikerketaren edo ikerketa industrialaren arloetako proiektuei loturiko zaintza teknologikoari buruzko azterlanak ere.
    • Funtsezko ikerketaren edo industria-ikerketaren arloko I+G+b-ko proiektuak prestatzerakoan lankidetza teknologikoa eta aholkularitza aldeztera bideratutako jarduerak.
    • Funtsezko ikerketaren edo industria-ikerketaren arloko proiektuei loturiko ezagutzaren transferentziarako eta baloraziorako I+G+b kudeatzeko jarduerak.
    • Funtsezko ikerketaren edo industria-ikerketaren arloko proiektuei loturiko I+G+b nazioartekotzeko jardueretan parte-hartzea sustatzea.

Ekintza osagarriek bat etorri beharko dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako 2030 Euskadi Planaren espezializazio-esparruekin.

Ekintzok bakarka egin ahal izango dira, edo beste erakunde batzuekin elkarlanean, eta urte anitzekoak izan daitezke. 

LAGUNTZAK EMATEA

  • Ebazpen bakar baten bidez ebatziko dira aurkeztutako eskaerak, eta, han, erakunde inte¬resdunek azaldutako gai guztiak erabakiko dira. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko teknologia, berrikuntza eta eraldaketa digitalaren arloko sailburuordetzaren titularrak emango du ebazpen hori, ebaluazio-organoak proposatuta.
  • Ebazpenean zehaztuko da zein diren hautatutako proiektuak, eta bakoitzari buruz adiera¬ziko da, halaber, ebaluazioan lortutako puntuazioa, onartutako aurrekontua, gauzatzeko epea eta emandako zenbateko orokorra; horrekin batera, jakitera emango da ezetsitako eta baztertutako proiektuen zerrenda, ezesteko arrazoiak eta, hala badagokio, ebaluazioan lortutako puntuazioa. Era berean, elkarlanean egindako proiektuen kasuan, adieraziko da zein diren taldeko kide diren erakunde onuradunak, zein den proiektuaren arduraduna eta zein diren taldeko kide bakoitzak bere gain hartutako gauzatze-konpromisoak.
  • Dirulaguntza emateko prozedura izapidetzen den bitartean, eta ebatzi aurretik, onura¬dun gertatu den eskatzailearen nortasun juridikoa aldatzen bada, prozeduratik kanpo geratuko da eskatzailea. Hala ere, eskatzaileen fusio, zatiketa eta xurgatze eragiketek, bai eta prozesuko ondorengotza eragin dezakeen beste edozein eragiketek ere, ez dute eragotziko ondorengoak prozeduran jarraitzea, baldin eta inguruabar hauek gertatzen badira:
    • Dirulaguntza kudeatzen duen organoari jakinaraztea.
    • Erakunde ondorengoak oinarri arautzaileetan ezarritako betekizunak betetzea.
    • Dirulaguntza kudeatzen duen organoak berariaz baimena ematea.
  • Aurreko paragrafoan ezarritakoa aplikatuko da, baldin eta eskatzailea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11.3 artikuluan araututako erakunde-talde bat bada, eta talde horretako kideetako baten nortasun juridikoa aldatzen bada.

    Aldaketa baimentzen bada, elkarteak beste gauzatze-konpromiso bat aurkeztu beharko du, baimena eman eta hurrengo hamar egunetan. Konpromiso horretan, ondorengo enpresa zein den adierazi beharko da.

  • Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa erakunde interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, laguntza-deialdia EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe hori igarota ebazpenik jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi dela ulertu beharko dute erakunde interesdu¬nek, EONALTBren 51.9 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
  • Hartzen den ebazpenak ez dio amaiera emango administrazio-bideari. Ebazpen horren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko teknologia, berrikuntza eta eraldaketa digitalaren arloko sailburuordetzaren titularraren aurrean, hilabeteko epean, araudi espezifikoaren arabera admi¬nistrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik hasita, edo, egintza berariazkoa ez bada, edozein unetan, eta aipatutako sailburuak ebatziko du errekurtsoa; hori guztia, Adminis¬trazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 45.1.b) artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, ebazpena egoitza elektronikoaren iragarki-tau¬lan argitaratuta jakinaraziko da (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/), bai eta banaka ere.

    Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 11.3 artikuluko taldeen kasuan, ebazpena banaka jaki¬naraziko zaie, bai proiektuaren lider izatea bere gain hartu duen eragileari, bai proiektuan parte hartzen duten erakunde guztiei.

  • Agindu honetan ezarritako dirulaguntzak entitate onuradunei emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasitako edozein itzultze- edo zehatze-prozedura, oraindik izapidetzen ari bada.

    Prozedurak, amaieran, laguntza publikoak eskuratzeko desgaikuntza badakar, edo laguntza itzultzeko betebeharra ezartzen badu, eta dirua ez bada itzuli borondatez itzuli beharreko epean, baldintzapean emandako dirulaguntza indargabetu egingo da, erakunde onuradun izateko debe¬kua izateagatik.

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea osatzen duten eragile zientifiko-teknologikoak izan daitezke agindu honetako laguntzen onuradunak, betiere horretarako akreditatuta badaude ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan, haren xedapen iragankorretan edo hura ordezkatzen duen araudian ezarritakoarekin bat eginez.

Betekizunak

  • Erakunde onuradunek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


GOBIERNO VASCO

Tfno: 945 01 82 24

E-mail: a-gandarias@euskadi.eus

SPRI

Tfno: 94 403 70 30

E-mail: mhernandez@spri.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1027111

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Proiektuen eskabideak aurkezteko epea 2023ko abenduaren 26ko Agindua argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2024ko martxoaren 7an amaituko da.

Deialdi honetara 2024. eta 2025. ekitaldietan garatutako proiektuak aurkeztu ahal izango dira.

Behar bezala beteta aurkeztu behar da eskabidea, entitate edo pertsona eskatzailearen sinadura aitortua daramala, eta agindu honetan adierazten diren agiriak izan behar ditu. 

Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, Administrazio Publikoen Administrazio Pro¬zedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza. Ildo horretan, eta agindu honen esparruan, ordezkaritza egiaz¬tatuta egongo da, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatuta badago (https://www.euskadi.eus/ordezkariak).

Eskaera egin ondorengo izapideak, kanal elektronikoaren bidez, baita jakinarazpenak eta espedientearen kontsulta ere, «Nire karpeta» gunearen bitartez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan:

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak