BIKAINTEK 2024: EAEn doktore-titulua dutenak kontratatuz eta industria-doktoregoak eginez I+G proiektuak garatzeko laguntza programaren deialdia.

[Bikaintek 2024]

Deskribapena


Xedea

Xedea (2024ko otsailaren 13ko Ebazpenaren 1. artikulua)

Euskal Autonomia Erkidegoan doktore-titulua dutenak kontratatuz eta industria-doktoregoak eginez I+G proiektuak garatzea.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak (2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 2. artikulua)

  1. Doktore-titulua duten ikertzaileen kontratazioa, entitate onuradunek garatuko dituzten I+Gproiektuetan lan egiteko.
  2. Industria-doktoregaiak prestatzea, 2030eko ZTBParen lehentasun estrategikoekin lerratutakoindustria-ikerketako proiektu batean parte har dezaten, zeina haien doktorego-tesiaren esparruaizango baita.

Arau honen babesean, aldi berean beste lan-lotura bat indarrean duten pertsonen kontratuak ez dira diruz lagunduko.

Aurrekontuko zuzkidura

5.670.000 €

Prestazio ekonomikoa

Baliabide ekonomikoak (2024ko otsailaren 13ko Ebazpenaren 2. artikulua)

2024   202520262027

Doktore-tituludunen lerrorako   

652.500

1.305.000

652.500

Industriako doktoregaien lerrorako

    750.000   

    780.000   

    780.000   

    750.000   

Laguntzen gehieneko zenbatekoa (2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 20. eta 32. artikuluak)

Enpresa txikia

Enpresa ertaina

Enpresa handia, teknologia-zentroa, IKZ eta enpresako I+G unitatea

Gehieneko intentsitatea

70%

60%

50%

Urteko gutxieneko ordainsariak eta diruz lagun daitezkeen kostuen eta egonaldien zenbatekoak (2024ko otsailaren 13ko Ebazpenaren 5. artikulua)

  1. Doktore-tituludunak kontratatzeko lerroan, kontratatzeko urteko gutxieneko ordainsari gordina 32.000 eurokoa izango da. Diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauek dira:
    • Kontratuaren kostua.
    • Zeharkako kostuak.

      Linea honetan Kontratatutako pertsona bakoitzeko, diruz lagundu daitezkeen kostuen urteko gehieneko zenbatekoa ez da 60.000 eurotik gorakoa izango.

  2. Industriako doktoregaien lerrorako, kontratatzeko urteko gutxieneko ordainsari gordina 20.000 eurokoa izango da. Lerro honetan diruz lagundu daitezkeen gastuak hauek dira:
    • Kontratuaren kostua.
    • Zeharkako kostuak.
    • Bidaialdi eta egonaldietako gastuak: prestakuntza-aldi osoan egin beharreko egonaldietarako diruz lagun daitekeen gehieneko gastua 12.000 eurokoa da. Diruz lagundu daitezkeen mantenu-gastuak ez dira 50 eurotik gorakoak izango egonaldiko egun bakoitzeko.

      Linea honetan Kontratatutako pertsona bakoitzeko, diruz lagundu daitezkeen kostuen urteko gehieneko zenbatekoa ez da 40.000 eurotik gorakoa izango.

Aplikatu beharreko araudia (2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 4. artikulua) 

Deialdi honen xede diren laguntzei hurrengo araudia aplikatuko zaie: 

  • Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendua (L 187 Europar Batasuneko Egunkari Ofizialean argitaratu zen, 2014ko ekainaren 26a horren arabera bateragarri jotzen baitira zenbait laguntza-kategoria eta barne-merkatua, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (aurrerantzean, Salbuespenen Erregelamendu Orokorra). Laguntzek aipatutako Erregelamenduaren I. eta II. kapituluetan ezarritakoa bete behar dute, eta erregelamendu horretako 25. artikuluan daude sartuta.
  • Diru-laguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legea.
  • Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta horren erregelamendua onartu duen 887/2006 Errege Dekretuan jasotako oinarrizko araudia.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea.
  • Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea.

LAGUNTZEN IZAERA ETA DIRU-LAGUNTZA EMATEKO PROZEDURA (2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 3. artikulua)

  1. Itzuli beharrik gabekoak izango dira laguntzak, eta publikotasun-, lehia- eta objektibotasun printzipioei jarraituz emango dira.
  2. Diru-laguntza emateko prozedura norgehiagoka izango da bi laguntza-lerroetarako; honela, eskabideei ebaluazio-irizpideak aplikatuta, lortutako puntuazioen araberako zerrenda bana egingo da, eta laguntzak hurrenkerari jarraituz esleituko dira horretara bideratutako funtsak agortu arte, betiere kontuan izanik dirulaguntza lortzeko gainditu beharko direla 22. eta 34. artikuluetan eta II. Eranskinean ezartzen diren gutxieneko puntuazioak.

DIRU-LAGUNTZEN ORDAINKETA

  1. Doktore-tituludunak kontratatzeko lerroari dagokiona: 2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 25. artikulua.
  2. Industriako doktoregaien lerroari dagokiona: 2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 37. artikulua.

Nori dago zuzenduta


Nori dago zuzenduta

  • Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden edo ekoizpen-instalazio bat duten enpresak, ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 1. artikuluko 2., 3. eta 4. apartatuetan baztertutako sektoreetan dihardutenak izan ezik.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide diren eragileak, ikerkuntza kooperatiboko zentroen, teknologia-zentroen eta enpresetako I+G unitateen kategorietan daudenak eta eskaera egiteko unean egiaztatu direnak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Betekizunak

  • Bete beharreko baldintzak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Eusko Jaurlaritza - Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza

Donostia-San Sebastian,1

01010 Vitoria-Gasteiz

Kontaktua

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0045422_0045423

Eskaerak eta gainerako agiriak aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea 2024ko otsailaren 20an hasi eta 2024ko apirilaren 19an amaituko da.

OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde deza eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe ba aurkeztu beharko da. 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana