Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Errepideko garraio arloko elkarte profesional eta enpresarialentzako diru-laguntzak 2023an

[Errepide garraio arloko elkarteentzako diru-laguntzak 2023an]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraioaren eta jarduera osagarrien sektoreko elkarte profesional eta enpresarialei, horien federazio eta konfederazioei, eta kooperatiben federazio eta konfederazioei laguntzak ematea.

Aurrekontuko zuzkidura

120.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza-programa prozedura ez lehiakorraren erregimenean izapidetuko da. Beraz, aurkeztutako eskabideen artean ez da balorazio lehiakorrik egingo, baizik eta eman beharreko laguntzen zenbatekoa honako hauei buruz aurkeztutako dokumentaziotik aterako da:

Diruz lagun daitezkeen gastuak, muga eta gehieneko zenbatekoa

  1. 2023. urtean, eta gehienez ere % 70eko mugaraino, honako gastu hauek lagunduko dira:
    1. Garraio-sektorearen jardueran aritzeko baldintzak sustatu eta hobetzeko azterlanak eta prestakuntza-jarduerak aurrez arrekoak zein telematikoak, bai eta elkartearen jarduerak eta garraioarekin lotutako albisteak sustatzeko eta hedatzeko ekintzetarako direnak ere.
    2. Garraio-azoka eta -lehiaketetan -autonomikoetan, estatukoetan edo nazioartekoetan- parte hartzera edo antolatzera zuzendutakoak, aurrez aurrekoak zein telematikoak, ekitaldi bakoitzeko bi ordezkari gehienez ere. Ez dira kontuan hartuko bidaiaren gastuak (garraioa, ostatua, dietak, etab.).
  2. 2023. urtean, eta gehienez ere % 50eko mugaraino, honako gastu hauek lagunduko dira:

    1. Langileen gastuak, kaleratzeengatiko eta erretiro aurreratuengatiko kalte-ordainak izan ezik
    2. Helburuak lortzearekin lotutako funtzionamendu-gastu hauek (ez da hartuko funtzionamendu-gastutzat ondorengo zerrendan sartzen ez den bestelako gasturik):
      • Errentamenduak, soil-soilik erakunde eskatzailearen ohiko jarduera gauzatzen den egoitzei dagozkienak.
      • Erakunde eskatzailearen organoetako kide ez diren profesional independenteen zerbitzuak
      • Aseguru-primak
      • Hornidurak, soil-soilik erakunde eskatzailearen ohiko jarduera gauzatzen den egoitzetako ur korrontearen, argiaren eta gasaren gastuei dagozkienak.
      • Beste erakunde batzuetako kide izateagatik ordaindu beharreko kuotak
  3. Honako hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen gehieneko zenbatekoak gastu-kontzeptu bakoitzerako:
    1. 9.500 euro, 9. artikuluko 1. paragrafoko a) kontzeptuan adierazitako gastu osoan.
    2. 3.500 euro, 9. artikuluko 1. paragrafoko b) kontzeptuan adierazitako gastu osoan.
    3. 6.000 euro, 9. artikuluko 2. paragrafoko a) kontzeptuan adierazitako gastu osoan.
    4. 6.000 euro, 9. artikuluko 2. paragrafoko b) kontzeptuan adierazitako gastu osoan.
  4. Ez dira diruz lagunduko honako gastu hauek: aurkeztutako gastuei dagozkion ordaindutako BEZa ezta beste edozein zergenak ere eta, oro har, argi eta garbi zehaztuta ez dauden gastu guztiak, baldin eta ezin badira zuzenean identifikatu laguntza-programa honen 9. Artikuluko 1 eta 2 apartatuan aurreikusitakoekin.

 

Nori dago zuzenduta


Garraioko enpresa edo-eta profesionalek osatzen dituzten eta helburu gisa garraio arloaren interesak ordezkatu eta defendatzea duten elkarte profesional eta enpresarialak.

Betekizunak

  • Onuradunen betebeharrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza > Garraio Plangintzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza > Garraio Plangintzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila.

Garraio Zuzendaritza

Donostia-San Sebastian Kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel: 945019714

E-maila:DT-Trans@euskadi.eus 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0029308

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan. Izapideak bide telematikoz baino ezin dira hasi eta jarraitu.

Erakundeak garatu dituen edo egin asmo dituen jardueren eta ekimenen edukia zehatz-mehatz deskribatzen duen memoria II. eranskinean agertzen den ereduaren arabera egin beharko da. Eredu horren egitura eta edukia ez betetzeak Agindu honen 8. artikuluan ezarritakoa izango du ondorio. Horretarako, atal honetan inprimaki digital bat erantsi da, eduki hori jasotzen duena, eta memoria hori aurkezteko erabili beharreko eredua izango dena.
 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete agindu hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Dirulaguntza onartu eta justifikatzea


Laguntza eman izanaren jakinarazpena jaso ondoren (ebazpen bidez), onuradunak bi izapide egin behar ditu:
  • Emandako laguntza onartu: "Nire Karpeta" n sartzean, "Laguntzaren onarpena" aukera duen botoia gaituko zaizu. Izapidea ez da nahitaezkoa; izan ere, hamabost eguneko epean onuradunek laguntzari berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.
  • Emandako laguntza justifikatzea: emandako laguntza ordainketa bakar baten bidez ordainduko da, dirulaguntzaren xede diren ekintzak ezarri eta egindako gastu guztiak agiri bidez justifikatu ondoren, justifikazio-kontu bat aurkeztuta.
Justifikazio-kontu horrek honako alderdi hauek jasoko ditu:

a) Dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen direla justifikatzen duen jarduera-memoria.

b) Egindako gastu eta inbertsioen zerrenda sailkatua.

c) Diruz lagundutako inbertsioa finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuen xehetasunak, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

Horrekin batera, diruz lagundu daitekeen gastuaren behin betiko fakturak edo egiaztagiriak aurkeztuko dira. Nolanahi ere, dokumentazio hori
Ezin izango da dirulaguntza ordaindu onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez dituen bitartean edo itzulketa-ebazpen bidez zordun ez den bitartean.
2023ko azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko da.
  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk