Lan eta Enplegu Saila

Gizarte-Ekonomian ekiteko laguntzak: Gizarte-ekonomiako enpresak eratu aurreko arloa indartzea 2023

[EMF_2023]

Deskribapena


Xedea

a) Ideien lehiaketak diseinatzea eta egitea, gizarte-ekonomian espiritu ekintzailea sustatzeko eta enpresaren kultura zabaltzeko.
b) Gizarte-ekonomiako ereduaren preskriptoreen sarea optimizatzea eta osatzea, tresnak emanez (informazioaeta ezagutza) ekintzailetza kolektibora bideratutako ibilbideetarako «sarrerako ate» izan daitezen. Honako hauek joko dira diruz lagundu daitezkeen ekintzatzat:

1.- Informazio- eta prestakuntza-saioak egitea Lanbideren zentroetan, langileentzako prestakuntza-eskuliburu presentzial eta birtualekin.
2.- Gizarte-ekonomiako ereduen balio-proposamenak egitea LHko zentroetako, institutuetako eta unibertsitateetako orientazio-zerbitzuetan, eta inplikatutako eragileekin aztertzea nola eman dakiokeen presentzia handiagoa gizarte-ekonomiari Urrats bat, Ikasenpresa eta graduondokoen gisako programetan.
3.- Lurraldeko eragileen (tokikoak, eskualdekoak, foralak, BICak) eta ekintzailetzarekin lotutako beste eragile batzuen (merkataritza-ganberak, aholkularitzak, banku-fundazioak) artean gizarte-ekonomiaren ereduei balioa emateko jarduerak.
4.- Transformazio-, segida- eta birmoldaketa-prozesuak goiz detektatzeko antena mantentzeko jarduerak, agindu-emaileen sareko informazioan oinarrituta.

c) Gizarte-ekonomiako enpresen lurralde-sustapen planifikaturako urteko jarduera-plana egitea, garatzea eta gauzatzea. Plan hori inguruko hezkuntza-erakundeek eta eskualde-oinarriko lurralde-eremu batean sartutako enpresek parte hartzen duten erakundeek egingo dute, ahal dela.

Aurrekontuko zuzkidura

480.000 euros

Prestazio ekonomikoa


15.3 artikuluko jardueretarako: bideragarritasun-azterlanaren kostu garbiaren % 70, eginiko azterlan bakoitzeko 3.000 euroko mugarekin.

15.4 artikuluko jardueretarako: erakunde onuradunak aurrera eraman dituen jardueren kostuen % 75, 30.000 euroko mugarekin.

15.5 artikuluko jardueretarako: diruz lagundutako jarduerak aurrera eramateko erakunde onuradunak erabili dituen baliabide material eta humanoen kostuen % 85, 10.000 euroko mugarekin.

Ordainketa-modua:

Kapitulu honetan adierazitako dirulaguntzak ordaintzeko, formula hau aplikatuko da:

a) Lehenengo ordainketa batean, dirulaguntza osoaren % 80 ordainduko da, dirulaguntza esleitu ostean, dirulaguntza emango dela jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hamabost egun igarotakoan, betiere esanbidez uko egin ez bazaio.

b) Bigarren ordainketan, % 20 ordainduko da; aurretik aurkeztu behar dira, 21. artikuluan ezarritako epeetan, agindu honek ezartzen dituen betebeharrak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak

Nori dago zuzenduta


Kooperatiba-sozietatea

Lan-sozietatea

Betekizunak

  • Onuraduna izateko baldintza

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1217906

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabidea bide elektronikoaren bidez egin behar da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk