Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

2023ko ekonomia zirkularreko berrikuntzarako dirulaguntzak.

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntza horiek EAEko industria ingurumenaren ildoan berritzeko dira. Hori izanik aplikazio-eremua, honako helburu hauek lortzen lagundu nahi dute: 

  • Ekonomia zirkularraren bidez, berotegi-efektuko gasen (BEG) emisioak murriztea, ekoizpen-prozesuetako baliabideen efizientzia ere aintzat hartuta.
  • Lehengaien kontsumoa murriztea eta, bereziki, isurtzea saihestea. 
  • Enpresa-jarduera jasangarriak sortzea, EAEko ekonomiaren suspertze berdean lagunduko dutenak, baita lehiakortasuna hobetzen eta enplegu kualifikatua sortzen ere. 
  • Lurraldearen ingurumen-erresilientzia handitzea, merkatu globalean erreplikabilitate handia duten irtenbide teknologiko berritzaileen bidez. 
  • Enpresen arteko lankidetzak sendotzea, Europako tresna zirkularrek dakartzaten erronkei eta aukerei hobeto erantzuteko.

Aurrekontuko zuzkidura

1.500.000 euros

Prestazio ekonomikoa

  • 1. lerroa. Ekodiseinua eta ekonomia zirkularraren erakustaldia, berrehun mila (200.000) euro.
  • 2. lerroa. Ekoberrikuntza estrategikoa, hirurehun mila (300.000) euro.
  • 3. lerroa. ETE zirkularra, milioi bat (1.000.000) euro.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza zuzenean ordainduko zaie erakunde onuradunei, jarraian azaldu moduan:

  • 1. lerroa, Ekodiseinua eta ekonomia zirkularreko erakusketa-proiektuak: diruz lagun daitezkeen kostuen zenbatekoa honela ordainduko da:
    • % 25, erakunde onuradunek emandako dirulaguntza onartu ondoren.
    • Gainerako % 75a, aurreikusitako behin betiko azken txostena eta dagokion itxiera-memoria ekonomikoa onartu ondoren, 23. artikuluan ezarritako gehieneko epean. 
  • 2. lerroa, Ekoberrikuntza estrategikoa: diruz lagun daitezkeen kostuen zenbatekoa honela ordainduko da:
    • % 33, erakunde onuradunek emandako dirulaguntza onartu ondoren. 
    • Gainerako % 66a, aurreikusitako behin betiko azken txostena eta dagokion itxiera-memoria ekonomikoa onartu ondoren, 23. artikuluan ezarritako gehieneko epean.
  • 3. lerroa, ETE zirkularra: diruz lagun daitezkeen kostuen zenbatekoa honela ordainduko da: 
    • Onuradun bakoitzari (bitarteko eragileari eta ETEei) emandako dirulaguntzaren % 35, parte-hartzaile bakoitzari dirulaguntza emateko ebazpena eman ondoren. 
    • Gainerako % 65a, aurreikusitako behin betiko azken txostena eta dagokion itxiera-memoria ekonomikoa onartu ondoren. 

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Betekizunak

  • Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Kodea

1222302

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik 2023ko urriaren 27ko 23:59ra arte aurkeztu ahal izango dira.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Beste tramite batzuk