Kultur sormena bultzatzeko diru-laguntzak: musika konposizioa (2019)

[Musika konposizioa]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea eta horiek emateko deialdia egitea, dela antzerkirako testuak, zinemarako gidoiak, musika-konposizioak, literatura-testuak eta koreografiak egitera bideratutako sorkuntza-prozesu espezifikoetarako, dela proiektuak eta prototipoak aldez aurretik diseinatzera bideratutako sorkuntza-prozesu orokorragoetarako, aurrerago garatuko diren produktu edo prozesu artistikoak interesgarriak eta bideragarriak diren aztertzea ahalbidetzen dutenak.

Musika konposizioa

Laguntza hauek partitura batean (pentagraman edo, musika elektroakustikoaren kasuan, kronograman edo interpretazio-planean) irudikatutako musika-konposizio originalak sortzea sustatzeko dira.

Diruz lagun daitezkeen konposizio-proiektuak ezin izan dira deialdi honen eskabideen epea itxi baino lehen estreinatu edo erregistratu.

Diruz lagunduko diren proiektuetatik behintzat bik 35 urtetik beherakoek idatzitakoak izan beharko dute, eta behintzat lauk emakumeek idatzitakoak.

Aurrekontuko zuzkidura

50.000

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzetarako diru-kopurua 50.000 euro da.

Deialdi honetan emango diren diru-laguntzak mota hauetakoak izan daitezke:

  • 2.200 € bakarlari edo duorako lanetarako, 10 minututik beherakoak badira.
  • 3.200 € bakarlari edo duorako lanetarako, 10 minututik gorakoak badira, edo hirukote, laukote edo a capella abesbatzarako lanetarako, 10 minututik beherakoak badira.
  • 4.500 € hirukote, laukote edo a capella abesbatzarako lanetarako, 10 minututik gorakoak badira, edo 5 eta 11 kide arteko ganbera-talderako lanetarako, 15 minututik beherakoak badira.
  • 6.000 € 5 eta 11 kide arteko ganbera-talderako lanetarako, 15 minututik gorakoak badira, edo 12 kideko edo gehiagoko ensemble handirako lanetarako, 15 minututik beherakoak badira.
  • 7.500 € 12 kideko edo gehiagoko ensemble handirako lanetarako, 15 minututik gorakoak badira, edo orkestra sinfonikorako lanetarako, 15 minututik beherakoak badira.
  • 9.000 € orkestra sinfonikorako lanetarako (bakarlariekin edo gabe), 15 minututik gorakoak badira.

Musika elektroakustiko soila diren proiektuak iraupenaren arabera sailkatuko dira 2a) edo 2b) kategorietan.

Diru-laguntzak emateko, zehaztutako lehentasun-ordena jarraituko da, 28. artikuluan adierazitako irizpideak aplikatu ondoren lortutako puntuazioa oinarri hartuta; kasu bakoitzean, dagokion kopurua emango da, aurreko apartatuan zehaztutako tipologia aplikatuta.

Banaketa egitean 2.000 eurotik gorako kopurua sobratuko balitz, kopuru hori hoberen puntuatutako hurrengo proiektuari emango zaio, tipologia gorabehera (nolanahi ere, mota horri dagokion mugara arte); betiere, eskatzaileak onartzen badu eta proiektua egiteko konpromisoa hartzen badu. Bestela, modulu hori hurrengo proiektuei eskainiko zaie, lehentasun-ordenari jarraikiz, esleitu arte.

Edonola ere, eta 4. artikuluak agintzen duena betetzekotan, diruz lagunduko diren proiektuetatik behintzat bik 35 urtetik beherakoek idatzitakoak izan beharko dute, eta behintzat lauk emakumeek idatzitakoak.

Adinaren baldintza frogatzeko kontuan izan beharreko data eskabideak aurkezteko epearen azken eguna izango da.

Ordainketa-modua:

a) Emango den dirulaguntzaren % 50 esleipen-ebazpena ematen denean, eta 13.a) artikuluan ezarritako epea pasatuta dagoela.

b) Gainerako % 50 hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, diruz lagunduko den sortze lana bidali eta lan hori Jabetza Intelektualaren Erregistroan inskribatu eta gero.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betekizunak

  • Diru-laguntza bakarra emango da eskatzaile bakoitzeko
  • Eskatzaileek bi laguntza-eskaera aurkez ditzakete gehienez
  • Eskatzaileak bakarrik aurkeztu daiteke Kultura Sorkuntza deialdiaren modalitate batera (antzerki testuak, gidoi zinematografikoak, musika konposaketak,ikertu, ipuin eta nobela laburrak eta koreografiak)
  • Eskatzaile berak modalitate desberdinetara aurkeztuko balitz, bakarrik onartuko zaio erregistroan lehenengo aurkeztu duena gainera modalitate horretan bakarrik onartuko dira lehenego eta bigarren aurkeztutakoak
  • Deialdi honetako dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak erakunde publikok xede berberaz emandakoekin.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Onuradunek Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 3 artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea
  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Laguntza hauek eska ditzakete 18 urtetik gorako pertsona fisikoek, Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotakoek edo Agindu hau argitaratu den egunean Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta daudenek, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin.

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1025205

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Izenik gabeko doukumentazioa:
Horren edukian ez da jaso behar egilearen inolako erreferentziarik. Erreferentziarik badago, deialditik kanpo geldituko da proiektua.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Horretarako epea 6 hilabetekoa izango da, deialdia egiteko agindu honek indarra hartzen duenetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Esleipen-ebazpena jasotzen duenetik, onuradunak gehienez ere bederatzi hilabete izango ditu sortze lana entregatzeko, paperezko bertsioan nahiz euskarri informatikoan, pdf bertsioan, kudeaketa-zuzendaritzari.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk