2019-2020 ikasturtean berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko diru-laguntzak.

[ProyIVPVFP]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen helburua da itunpeko ikastetxe pribatuetako irakasleen liberazio osoa edo partziala finantzatzea, 2019-2020 ikasturtean Lanbide Heziketako V. Euskal Planari lehentasunez jarraitzen dioten berrikuntza-proiektuak egin ditzaten, eta, horrela, aldi berean, horietan ikasitakoak ikasleei, Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako gainerako zentroei eta enpresei, batik bat ETEei, helarazteko aukera ahalbidetu dadin.

Aurrekontuko zuzkidura

770.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak zatituta ordainduko dira, zehazki, hiru ordainketa eginez. Honela egingo dira ordainketak:

  1. Lehen ordainketa onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20koa izango da, hamabost eguneko epean onuradunek berariaz eta idatziz dirulaguntzari uko egiten ez badiote.
  2. Bigarren ordainketan, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren % 60 ordainduko da, 2020ko ekitaldian, proiektuaren % 50 garatu ostean, betiere Lanbide Heziketako Sailburuordetzak aldeko ebaluazioaren txostena egiten badu, eta ordezko irakasleen gastuen zerrenda 2020ko apirilaren 1ean aurkeztu ondoren (III. eranskina).
  3. Hirugarren ordainketan ordainduko da gainerakoa, hots, gainerako % 20a, diruz lagundutako proiektua amaitzean, izandako gastu guztiak justifikatu eta aurreko artikuluko apartatu guztiak bete ostean.

Hautatutakoak lankidetzako proiektuak badira, proiektua lankidetzan sortu eta garatu duten entitate guztiei banan-banan eman eta ordainduko zaizkie dagozkien zenbatekoak.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Ikastetxe pribatuaren titular diren pertsona fisiko nahiz juridikoak, baldin eta, 2018-2019 ikasturtean, Euskal Autonomia Erkidegoan erdi- eta goi-mailako heziketa-zikloak badituzte itunduta.

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

Betekizunak

  • Itunpeko ikastetxe pribatua izatea, eta 2019-2020 ikasturtean Lanbide Heziketako erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloak ematea.
  • Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen duen zigor penal edo administratiboren baten eraginzpean ez egotea sexu-diskriminazioa dela-eta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoaren arabera.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
  • Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorreko (azaroaren 17ko 38/2003) 13. artikuluan ezarritako egoeraren baten ez egotea.
  • Lankidetzako proiektuak badira, kide guztiek bete beharko dituzte betekizunok.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Hezkuntza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0120407

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta ebazpena pertsona interesdunei jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ordezko irakasleen gastuen zerrenda 2020ko apirilaren 1ean.


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Onuradunek, 2018ko irailaren 14a baino lehen, justifikazioa aurkeztu beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk