Informazio geografikoa hobetzeko eta udal mapak egiteko dirulaguntzak arautzekoa 2019

[mapak dirulaguntzak 2019]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko udaletarako dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta horiek emateko deialdia egitea, bai udal-mugartearen mapa digitala egiteak eragindako gastuetarako, bai, aukerakoa den arren, paperean inprimatzeak eragindakoetarako: horretarako, mapa topografikoan jarri ohi diren elementu guztiak bildu, berrikusi eta aurkitu behar dira, eta, nahitaez, gutxienez toponimia, kale-izendegia, eta interes publikoko zerbitzuak, instalazioak eta hiri-elementuak berrikusi eta eguneratu behar dira.

Informazio hori argitaratu behar da mapa-bisore bat erabilita; horretarako, www.geo.euskadi.eus atariko mapa-bisorea baliatu daiteke. Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzak du atari horren ardura, eta udalen webgunean txertatu ahal izateko moduan dago eginda.

Gutxieneko eskakizun teknikoetan dago adierazita zein diren bildu beharreko elementuak, formatuak eta eskakizunak dirulaguntza jasotzeko moduko mapak egiteko (ikusi eranskina). 

 

Aurrekontuko zuzkidura

200.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Diruz laguntzeko moduko gastuak eta dirulaguntzen zenbatekoa.

1.-Deialdi honen babespean ematen diren laguntzen kargura finantzatu ari izango dira diruz lagundutako mapa digitala egiteko zerbitzu-sariei dagozkien gastuak. barnean hartura behar den informazion geografikoa biltzeko eta berrikusteko lanak eta udal webguneko mapa-bisorean zabaltzekoak. Ondorengo apartatuan adierazitakoa aplikatu behar den kasuetan, emandako diru laguntzak barnean hartzen baditu mapa paperean ezartzeko gastuak, inprimatze-lanei dagozkien gastuak ere finantzatu egingo dira

Ondore horietako, entitate onuradunek diruz lagundutako lan guztiak kontratatu ahal izango dituzte, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29.7 artikuluan ezarritako mugekin.

Diruz laguntzakoak diren gastu guztiei aplikatuko zaie Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikulua.

 

 

2.- Honako formula hau erabiliko da udal bakoitzari gehienez ere zenbateko diru-laguntza emango zaion zehazteko:

«H» gehienezko diru-laguntza da eurotan, eta «P» udalerriko biztanle kopurua, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) emandako biztanleriari buruzko azken datuaren arabera, eskaerak aurkezteko epea amaitzeko egunean.

H = 8.000 + (P/100)

Udalak maparen paperezko kopiak ere egitea aukeratu badu, formula horren bidez lortutako H kopurua % 20 gehituko da.

Udalak maparen aleak paperean inprimatzea aukeratu badu, H zenbatekoari % 20 gehituko zaio. Diru laguntza ez da inola ere 12.000 baino gehiago izango. Era berean, ezingo dut 12.2 artikuluan ezarritako gehieneko ehunekoa gainditu  (kostu garbiaren % 80, BEZa eta gainerako zergak kanpo).

3.- Agindu honetako 10.1 artikuluan jasota datorren hainbanatzen-irizpidea proportzio-araua aplikatzen bada, baliteke azkenean,emango diren dirulalguntzen zenbatekoa artikulu honetako formulen bidez  lortzen diren kopuruak baino txikiagoak izatea.

- Diru-laguntza esleitzeko, 5. artikuluan jasota datorren kudeaketa-organoak honako irizpide hauek izango ditu kontuan:

1.- Epe barruan jaso eta 3.,4. eta 6. artikuluetako eskakizunak betetzen dituzten eskabide guztiak hartuko dira kontuan.

2.- 8.2. artikuluan jasotakoaren arabera kalkulatutako zenbatekoen bolumen osoa deialdiko zuzkidura ekonomikotik  gorakoa bada hainbanatze-irizpidea edo proportzio-araua erabiliko da eman beharreko zenbatekoa kalkulatzeko.

- Gehienezko epeak honako hauek dira, hain zuzen ere:

a) Dirulaguntzako lanen hasieraren ziurtagiria eta, hala badagokio, kontratazioarena; espresuki adierazita lanak amaitzeko epea bederatzi hilekoa dela. Gehienez ere, bi hileko epean aurkeztu beharko da ziurtagiri hori, dirulaguntza esleitzeko emandako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu era hurrengo egunetik aurrera.

b) Lanak amaitzeko 9 hilabeteko gehienezko epea Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendariaren ebazpenaren bidez luza daiteke. Horretarako, erakunde onuradunak luzapena eskatzeko idazkia aurkeztu beharko du lanak atzeratzen ari direla atzematen denean, eta betiere epea amaitu baino lehen. Idazkiarekin batera, eskaeraren zioak azaltzeko justifikazio memoria eta dagokion agiria aurkezteko aurreikusitako epearen proposamena aurkeztu behar dira.

c) Epea luzatzea erabakitzen bada, gehienez lau hilabetez luzatu ahal izango da, azaldutako zioen arabera.

d) Diruz lagundutako lanak gauzatzeko epea amaitu baino bi hilabete lehenago, entitate onuradunek, hala mapa digitalak bakarrik egungo dutenek nola paperean inprimatzea ere erabaki dutenek, Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzara informazio digitala igorriko dute, dirulaguntza jasoko duten mapek bete beharreko gutxieneko betekizun teknikoen betetze-mailari buruzko txostena egin ahal izateko (agindu honen eranskinean daude betekizun horiek). Txosten hori hilabeteko epean emango da, eta, akatsen bat atzemanez gero, zuzendu egin beharko da txostenean adierazitako epean.

 

Ordainketa-modua:

1.- Emandako dirulaguntza dena batera ordainduko da, ordainketa-agindu bakar baten bidez, eta ordainketari ekingo zaio, hain zuzen ere, diru-laguntza jaso behar duen erakundeak aurkeztuta dituenean diruz lagundutako lanak eginda daudela egiaztatzeko agiriak eta lan horien benetako kostua egiaztatzekoak.

2.– Diruz lagundutako lanak benetan eginda daudela egiaztatzeko, erakunde onuradunak zenbait entregagai bidali beharko ditu Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritzara, lanak guztiz amaitzen dituenetik gehienez ere hilabeteko epean, eta denek ere bat etorri beharko dute agindu honi eranskin gisa gehitutako betekizun teknikoen agirian jasota dauden eskakizun eta formatuekin. Honako hauek dira entregagaiak:

a) Udalerrian dauden interes publikoko hiri-elementuei, zerbitzuei eta instalazioei buruzko informazioa.

b) Toponimiari buruzko informazioa.

c) Kale-izendegiari buruzko informazioa.

d) Oinarrizko kartografiari buruzko informazioa.

e) Maparen irudi-fitxategiak, PDF formatuko fitxategi konprimitu batean, mapa webgunearen bidez zabaltzeko, eta mapa digitalaren irudi georreferentziadunak, eranskinean deskribatutako formatuetan.

f) Paperean inprimatzeagatik % 20ko finantzaketa gehigarria eskuratzen bada, paperezko 50 ale entregatu beharko dira, eta inprimategirako prestatutako materiala duen azken fitxategi digitala.

g) Udalaren Interneteko atariaren barruan bisore kartografikoa izango duen kokalekuaren URL helbidea.

3.- Ondoren, eta modu elektronikoan, aurreko ataleko dokumentazioa aurkeztu zeneko data eta erregistro-zenbakia adieraziko dira. Horrez gain, modu presentzialean aurkeztutako dokumentuen zerrenda adieraziko da, eta diruz lagundutako lanen ondorioz eginiko gastua egiaztatuko duten fakturak erantsiko dira, banakatuta. Hala badagokio, xede berdinarekin jasotako laguntza guztien ziurtagiriak ere erantsiko dira.

4.- Ordaindutako kopuruak ezin du, inoiz ere ez, diruz lagundutako lanak egitearen kostu garbiaren % 80 (BEZa eta gainerako zergak kenduta) baino handiagoa izan. Eta diruz lagundutako lanen faktura banakatuaren bidez egiaztatu behar da hori.

 

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko udalak

TOKI-ERAKUNDEAREN IZENEAN ESKAERA EGITEAN KONTUAN HARTU BEHARREKOA


ESKAERAREN TITULARRA E.A.E.KO UDAL BAT IZAN BEHAR DA

Erabiltzailea kanal elektronikoan sartu eta Xlnets sistemaren bidez identifikatuko da, eskaera-inprimakia eskuratzeko. Identifikazio-zenbakiaren bidez, Ordezkarien Erregistroan bete beharreko inprimakiaren prozedurarako erabiltzaileak indarrean dituen ordezkaritzak eskuratuko dira. Erabiltzailearen balidazioa egindakoan, “eskaera elektronikoa” pantailan sartuko da.

Eskaera egiteko aukerak:

1.- Titularra:

"Titularra" aukeraren bidez eskuratzen bada eskaera, titularra beti E.A.E.ko Udala izan beharko da. “Hurrengoa” sakatuz gero, automatikoki kargatzen diren “datu pertsonalak” izango dira eskaera elektronikoa egiten ari den erabiltzaileari dagozkionak.

2.- Ordezkaria:

Erabiltzailea Ordezkarien Erregistroan toki-erakundearen ordezkari gisa agertu beharko da aukera hori sakatu ahal izateko, eta ez diru-laguntzaren eskaeraren titular gisa.

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udala izatea

Betekizunak

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen administratibo edo penal baten pean, edo ez izatea horretarako legezko debekurik.

  • Aurreko hiru ekitaldietan (2016, 2017 eta 2018) diru-laguntza hau jaso ez izana, berariaz uko egin ezean.
  • Gizarte Segurantzarekiko obligazioak egunean izatea eskaera egiteko unean. Eskaerak berekin dakar baimena, organo kudeatzaileak ofizioz eta behar bestetan egiaztatu dezan dirulaguntzak eskatzen dituzten erakundeek Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituztela. Erakunde eskatzaileak eskabidean berariaz adierazten badu ez duela ematen baimenik ofizioz egiaztatzeko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituen, dagokion ziurtagiri administratiboaren bidez egiaztatu beharko du.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Lurralde Plangintzaren Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritza.

Lurralde Informazio Zerbitzua

Tfnoa: 945.01.98.10

e-maila: a-guergue@euskadi.eus

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1016605

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Titular udaletxe bat izan daiteke bere CIF-arekin soilik; ezin da pertsona fisiko bat inoiz izan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hilabeteko epean eskaerak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita emango du ebazpena.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Lana exekutatzeko epea luzatzea.


Lanak amaitzeko 9 hileko gehieneko epea luza daiteke Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzako titularraren ebazpenaren bidez. Horretarako, erakunde onuradunak luzapena eskatu beharko du lanak atzeratzen ari direla antzematen duenean eta beti ere epea amaitu baino lehen. Eskaeran, horretarako zioak azaltzen dituen justifikazio-memoria bat aurkeztu behar du, eta kasuan kasuko agiria aurkezteko aurreikusitako epea proposatu.


Epea luzatzea erabakitzen bada, gehienez lau hilabetez luzatu ahal izango da, azaldutako zioen arabera.

Beste tramite batzuk