Euskara-planak 2019

[LanHitz 2019]

Deskribapena


Xedea

EAEn sektore pribatuan dauden lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzea.

Aurrekontuko zuzkidura

1.850.000

Prestazio ekonomikoa

Proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, eskatutako kopuruaren arazketa egingo da, 18. artikuluak zehaztutako mugak aplikatuta. Proiektu bakoitzak lortutako puntuazioa ehuneko bihurtuko da (adib.: 50 puntu = %50) eta ehuneko hori aplikatuko zaio eskaera araztu ondoren geratzen den kopuruari.

Emango diren dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa aurrekontu araztuaren gaineko % 60koa izango da. Halaber, eskatzaileei ezingo zaie eskatu baino gehiago esleitu.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak pertsona edo entitate eskatzailearen proposamena bertan behera utziko du 40 (berrogei) puntu baino gutxiago jasotzen dituzten jardueren kasuan, edota balorazio-batzordeak esleipen-proposamena prestatu ondoren, pertsona edo entitate jakin bati esleitu behar zaion diru-kopurua guztira mila (1.000) euro baino gutxiago bada.

HPSren dirulaguntza 12 urtetik gora jaso duten pertsona edo entitate bakoitzak gehienez ere 25.000 euro jaso ahal izango ditu, eta, gainontzekoek, 35.000 euro. 

Nolanahi ere, hasierako kalkuluen emaitzen kopurua deialdiaren diru-zuzkidura baino handiagoa bada, entitateek jaso beharreko dirulaguntza kopurua hainbanatu egingo da proportzioan, deialdiaren aurrekontu baliabideetara egokitzeko.

Ordainketa-modua:

Esleitutako dirulaguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira:

a) Lehenengo ordainketan dirulaguntza osoaren ehuneko hirurogeita bost (%65) ordainduko da, dirulaguntza onartutzat ematen den egunean hasi eta bi (2) hilabeteko epean.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko hogeita hamabosta (%35) ordainduko da, dirulaguntza onartutzat ematen den egunean hasi eta bi (2) hilabeteko epean. Bigarren ordainketa 2020ko aurrekontuen kontura egingo da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzea

  • Autonomoen Erregistroan edo dagokion elkargo profesionalean alta emanda dagoela egiaztatzea

  • Jarduera Ekonomikoen zerga-ordainketan alta emanda dagoela egiaztatzea

Pertsona juridiko pribatuak

Pertsona juridiko pribatuak:

  • Jarduera ekonomikoren bat egiten du
  • Gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa dauka
  • Legez eratuta dago, indarrean dagoen legediarekin bat etorriz.

Betekizunak

  • Plana entitate eskatzailearen aginte exekutibo gorenak onartuta

  • Urteko kudeaketa-plana zuzen bete eta aurkeztu behar da.

  • Euskara-koordinatzailea edota euskara-batzordea izan behar du.

  • Adierazle-sistema zuzen bete eta aurkeztu behar da

  • Proiektuaren auto-finantzazioa gutxienez % 40 izatea

  • 250 langile baino gehiago baditu, berdintasun-plana egin eta aplikatu beharko du.

  • Araudian ezarritako baldintzak betetzea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzarekin harremanetan jartzeko:

Helbide elektronikoa: lanhitz@euskadi.eus

Telefono bidez: 

  • Edurne Pérez de San Román (945 018105)
  • Alberto Telleria (945 018115)
  • Ander Alonso (945 019487)
  • Ainhoa Delgado (945 018105)

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0096107

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena Agindua Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta sei hilabeteko epean interesdunei jakinaraziko zaie.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Laguntza onartzea


Deialdi honetan ez da derrigorrezkoa esleipena berariaz onartzea.

Diru-laguntza esleitu zaiola adieraziz bidalitako jakinarazpena jaso eta hamar (10) eguneko epean diru-laguntzaren eskatzaileak berariaz eta idatziz uko egin ezean, diru-laguntza onartutzat emango da.

Uko egin nahi izanez gero, izen bereko izapidearen barruan dagoen formularioa erabili.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Dirulaguntzaren onuradun orok diruz lagundutako egitasmoaren gauzatzea justifikatu behar du ezinbestean Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzaren aurrean. 

Dirulaguntza zuritzeko, gastuak 2019ko urtarrilaren 1a eta 2019ko abenduaren 31 bitartekoak izango dira, eta gastu horiei dagozkien ordainketa-agiriak 2019ko urtarrilaren 1etik aurreragokoak eta justifikazioa
egiteko epea amaitu baino lehenagokoak.

Dirulaguntzaren justifikazioa egiteko azken eguna 2020ko martxoaren 31 izango da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk