Kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko diru-laguntzak (2019)

[JAIALDIAK]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da: kultura-arloko jaialdiak antolatzeko, 2019ko ekitaldiko dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea eta deialdia egitea, bereziki kultura-arlo hauetan: musika, antzerkia, dantza, liburugintza, ikus-entzunezkoak eta ikusizko arteak. Kultura-ekintzok espezializazio- edo berezitasun-maila handikoak izan beharko dute, eta interes berezia sortu Euskal Autonomia Erkidegoko kulturaren eremuan.

Aurrekontuko zuzkidura

350.000

Prestazio ekonomikoa

Agindu honen babesean emango diren dirulaguntzak finantzatzera bideratutako kredituaren zenbatekoa, guztira, hirurehun eta berrogeita hamar mila (350.000) eurokoa izango da. Aurkezten diren proiektuak bi kategoriatan sailkatuko dira, aurrekontuaren arabera:

  • A kategoria. 100.000 eurotik gorako aurrekontua duten proiektuak
  • B kategoria. 100.000 eurokoa nahiz hori baino aurrekontu txikiagoko proiektuak

Honela banatuko da kreditu globala bi kategoria horietan:

  • 150.000 euro A kategoriako jaialdiak antolatzeko
  • 200.000 euro B kategoriako jaialdiak antolatzeko

Agindu honetara biltzen diren jarduerek jasoko duten dirulaguntzaren guztizko zenbatekoa ez da izango aurrekontu onartu osoaren % 50etik gorakoa haren lehen bost ekitaldietan, ez eta aurrekontu onartu osoaren % 30etik gorakoa ere, hortik aurrerako ekitaldietan.

Diruz laguntzen diren proiektuek gehienez 35.000 € jasoko dituzte.

Ordainketa-modua:

  • Emandako dirulaguntzaren %50 egiten duen zenbatekoa lehen ordainketan, emate-ebazpena jakinarazi ostean.
  • % 50 egiten duen bigarren ordainketa, Eusko Jaurlaritzaren 2020ko aurrekontuaren kontura: 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, betiere emandako dirulaguntza justifikatu ostean eta 18. artikuluan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Programak edo jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan garatu beharko dira, 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, eta haien edukia kulturala izan beharko du eta programazio artistiko intentsiboa izan.
  • Dirulaguntzen deialdi honetara aurkeztutako programek edo jarduerek ekonomikoki bideragarriak izan behar dute. Hori egiaztatzeko, aurrekontu orekatua aurkeztu beharko da, eta hartan, agindu honen 8.2. artikuluan xedatutako gutxieneko autofinantziazio-maila eta 11. artikuluan ezarritako finantzazio-mugak errespetatu beharko dira.
  • Diruz lagundu beharreko jarduerek herritarrei oro har irekiak izan beharko dute, ekitaldi kolektiboetan eta aurrez-aurre.
  • Aurretiko nahiz ondorengo faseak (prestatzeko nahiz ixtekoak edo baloratzekoak) gorabehera, jendaurreko jarduerek epe mugatu batean gauzatu beharko dira, inola ere ez bi egun baino laburragoa, ez eta bi hilabete baino luzeagoa ere.
  • Jaialdiak aldikakoak izango dira eta irauteko bokaziodunak.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Eskatzaileek ez dute egon beharko DLOaren 13.2 eta 3 artikuluak xedatzen dituen onuradun bilakatzeko debekuen ezein kasutan.
  • Deialditik kanpo geratuko dira

  • Deialditik kanpo geratuko dira

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0130705

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta ebazpena pertsona interesdunei jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek diruz lagundutako jarduerak amaitu ondorengo hiru hilabeteko epean beherago zehazten diren justifikazioa aurkeztu beharko dituzte, 2020ko martxoaren 31 baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk