Lanbide Heziketaren eremuan ikaskuntzarako KA1 mugikortasun-ekintzak antolatu eta garatzeko diru-laguntzak, ERASMUS + programaren esparruaren barruan (2019-2020).

[ERASMUS PLUS]

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzetarako deialdia egitea, Eramus+ Programaren barruan onartutako mugikortasun-proiektuak –2019 eta 2020an garatzekoak– batera finantzatzeko. Erasmus + programa horren helburua da, hain zuzen ere, ikaskuntza arrazoia dela langileak eta ikasleak mugitzea. Mugikortasun-programa hauen hartzaileak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketan matrikulatutako ikasleak eta/edo tituludunak (ikasketen azken urtean KA1 eskatu dutenak) edo Euskal Lanbide Heziketako irakasleak.

Baterako finantzaketa horrek, beraz, 2019 eta 2020. urteetan zehar egiten diren mugikortasun-proiektuen aurrekontuaren zati proportzionala estaliko du.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza 3 epetan ordainduko da:

  1. Proiektu bakoitzerako laguntza osoaren % 10, ebazpena argitaratu ondoren, eta erakundeak sinatutako eta HIZEra bidalitako proiektuaren kontratua aurkeztu ondoren.
  2. Proiektuaren mugikortasun-ekintza edo -fluxu bakoitzaren % 45, proiektuaren mugikortasun-ekintza edo -fluxu bakoitzerako ereduaren arabera prestatutako behin betiko mugikortasun-plana aurkeztean.
  3. Proiektuko mugikortasun-ekintza edo -fluxu bakoitzerako azken % 45a, mugikortasunak egin ahala.

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Erregimen juridiko pribatuko erakunde eta instituzio guztiek parte ahal izango dute deialdi honetan, baldin eta Erasmus + Programan onartutako proiekturik badute.
  • Lanbide Heziketaren eremuko mugikortasun-proiektuetan parte hartu beharko dute -hau da, goi-mailako eta erdi-mailako Lanbide Heziketarako Erasmus + Programaren esparruko KA1 ekintzetan-, eta Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute egoitza.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Erakunde eskatzaileak behar diren egiaztapenak egingo ditu, hain zuzen ere, ziurtatzeko proiektuan parte hartzen dutenek, norbanako gisa eta proiektu honetarako, Eusko Jaurlaritzaren edo Espainiako Gobernuaren bestelako diru-laguntzarik jasotzen ez dutela.
  • Erakunde eskatzaileak bere egiten du KA1 ekintzak antolatzeko eta garatzeko diru-laguntzak batera finantzatzeko Aginduan ezarritakoa (ikaskuntzarako mugikortasun-ekintzak dira horiek, goi-mailako eta erdi-mailako Lanbide Heziketako eremuan garatzen direnak ERASMUS + Programaren esparruan); halaber, deialdiko oinarriak osorik ezagutu eta onartzen ditu; eta, laguntza lortuz gero, hitzematen du deialdiko xedeak beteko dituela.
  • Eskatu daitezkeen edozein betebehar zein baldintza, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bitartez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluan ezarritakoak, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13. eta 14. artikuluek diotena aplikatzea alde batera utzi gabe.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza / Lanbide Heziketako Sailburuordetza > Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0097408

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko taula elektronikoan (www.euskadi.eus) argitaratuko da, eta modu horretan egingo da jakinarazpena. Epea hiru hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Proiektuaren kontratua


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Behin betiko mugikortasuna-plana


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk