Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

2019ko Baso-bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak

[ Baso-bioekonomia]

Deskribapena


Xedea

Enpresek baso-bioekonomiako berrikuntza-proiektuan abian jar ditzaten sustatu eta bultzatzea.

XI. legegintzaldiaren gobernu-programak gai horri zuzenean lotutako hainbat konpromiso jasotzen ditu, hala nola karbono urriko ekonomia lehiakorra bultzatzea eta ekonomia zirkularra laguntzea, besteak beste.

Petrolioaren, zementuaren edo altzairuaren deribatuak erabiltzearen ordezko aukerak bilatzeko orduan, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren iritziz funtsezkoa da bioteknologiak garatzea, materialen belaunaldi berri bat garatzea helburu. Baso-produktua, egurra bereziki, da Euskadin dugun baliabide biologiko garrantzitsuena.

Aurrekontuko zuzkidura

300.000 &euro

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Elikagaien Kalitate eta Industrien Zuzendaritza

Santiago Martínez

Telefonoa: 945 016 314

Faxa: 945 019 701

E-maila: S-Martinez@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1083701

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk