Arte plastiko eta ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko dirulaguntzak. SORKUNTZA-EKOIZPENAREN modalitatea (2019)

[Arte plastiko eta ikusizkoak - Sorkuntza-ekoizpenaren]

Deskribapena


Xedea

2019. urtean arte plastiko eta ikusizkoen arloan burutuko diren jarduera zehatzetarako diru-laguntzak emateko.

SORKUNTZA-EKOIZPENAREN modalitatea.

  • Arte plastiko eta ikusizkoen sorkuntza-ekoizpenaren eremuan proiektuak egitea: arte-lanak ekoiztea eta ikertzea.

Aurrekontuko zuzkidura

269.000

Prestazio ekonomikoa

 269.000 euro, honako modulu eta kopuruen arabera:

269.000 euro, honako modulu eta kopuruen arabera:

  • 5.000 euroko 21 laguntza
  • 8.000 euroko 16 laguntza
  • 12.000 euroko 3 laguntza

Agindu honen bidez emango diren diru-laguntzak lehiaketa bitartez esleituko dira. Diru-laguntzak horrela emateko, modalitate bakoitzean aurkeztutako eskabideak erkatuko dira, 14. artikuluan finkatutako aukeraketa eta balorazio irizpideen araberako lehentasunak ezartzeko.

Baloraziorik altuenak lortzen dituzten eskabideetatik hasita esleituko dira diru-laguntzak, balorazioaren ordena eta puntuazioaren arabera, modalitaterako jarritako aurrekontu-kreditua agortu arte.

Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean kasu bakoitzeko esleituko den diru-kopurua izango da eskatzaileak modalitate honetan finkatuta daudenen artean eskatu duenaren adinakoa.

Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean ezin zaio eman pertsona edo entitate eskatzaile berberari diru-laguntza bat baino gehiago, eta Sustapen-zabalkundearen eta Argitalpenen modalitatean bi baino gehiago. Guztira hiru modalitatetan gehienez bi diru-laguntza eman ahalko zaizkio pertsona edo entitate bakoitzari.

Horrez gain sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean ezingo zaie eman aurreko bi deialdietan, hau da 2017 eta 2018koetan, sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean dirulaguntzak lortu dituzten pertsonei.

Ordainketa-modua:

Agindu honen kargura emandako diru-laguntzen ordainketa bi zatitan egingo da, prozedura honi jarraituz:

  • Emandako diru-laguntzaren % 75, Kulturako sailburuordeak emandako Ebazpenaren jakinarazpena jaso denetik.
  • Gainerako kopuruaren ordainketa 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera eta 21. artikuluaren arabera diru-laguntza justifikatzeko eta likidatzeko eskatutako agiriak aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Bizilekua Euskadiko Autonomia Erkidegoan izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Euskadiko Autonomia Erkidegoan auzotasun administratiboa edo helbidea edo sozietate-egoitza izatea.
  • Zerga betebeharrak egunean izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea
  • Aurtengo eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan jasotako minimis motako beste edozein laguntzari buruzko adierazpena.

Betekizunak

  • Ezingo dute agindu honetako diru-laguntzarik eskatu honako hauek nagusiki kapital ekarpen publikoa duten entitate pribatuek, ezta ere fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-partaidetza nagusiki publikoa duten entitateek.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Ezingo dute agindu honetako diru-laguntzarik eskatu honako hauek diru-laguntzei buruzko azaroaren17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2 eta 3 ataletan jasotako debekuren bat duten pertsonek edo entitateek.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


CAMBRA CONTIN, Mª JESUS
945.016.939
KULTURA SUSTATZEKO ZUZENDARITZA

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0094609

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita bost hilabeteko gehienezko epean jakinaraziko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

Agindu honetan ezarritako diru-laguntzen onuradunek justifikazioa aurkeztu beharko dituzte, lagundutako jarduera amaitu eta bi hilabeteko epearen barruan eta betiere 2020ko martxoaren 10a baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk