Arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko diru-laguntzak. Arte eszenikoak sustatzeko-proiektuak (2019)

[ARTE ESZENIKOEN SUSTAPENA -SUSTAPENA ]

Deskribapena


Xedea

2019. urtean arte eszenikoak sustatzera bideratutako prestakuntza, sustapen eta erakusketa programak  garatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Diruz lagun daitezkeen arloak

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2019. urtean arte eszenikoetako konpainien eta udal titulartasun publikoa duten Euskal Autonomia Erkidegoko gune eszenikoen arteko lankidetzan egindako arte eszenikoak sustatzeko programak garatzeko zuzenduta daude.

Lankidetza programa hauek jaso ditzakete:

  • Sentsibilizazio-jarduerak.
  • Bitartekaritza-jarduerak ikusleekin.
  • Prestakuntza-jarduerak (Profesionalei zuzendutako prestakuntza jarduerak izan ezik).
  • Konpainia egoiliarrek garatutako arte eszenikoen sustapenerako egitasmoak.

Aurrekontuko zuzkidura

160.000

Prestazio ekonomikoa

Proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa ezingo ditu gainditu honako muga hauek:

  • 25.000 euro, egitasmoaren aurrekontua 35.000 eurokoa edo gehiagokoa baldin bada.
  • 10.000 euro, egitasmoaren aurrekontua 35.000 euro baino txikiagoa baldin bada.

Ordainketa-modua:

  • Diru-laguntzaren % 75 esleipen-ebazpena eman ondoren ordainduko da.
  • Gainerako %25a diruz lagundutako jarduera gauzatu dela egiaztatu eta jarduera osoa aurkeztutako aurrekontuaren arabera justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Eskaera sinatu duenaren identitatea egiaztatzeko agiriak
  • Eskaera sinatu duenaren identitatea egiaztatzeko agiriak

Pertsona juridiko pribatua

Eskakizunak:

  • Administrazio honetako erregistroetan dauden erakundeak:

  • Beste administrazioetako erregistroetan dauden erakundeak:

Betekizunak

  • Bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua izatea.
  • Eskabidea aurkezten duten unean, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren baitako dagokien epigrafean alta emanda egotea eta pertsona juridikoa izanez gero, jarduera eszenikoak gauzatzearekin bat datorren xede edo helburu soziala edukitzea.
  • Produkzio eszenikoan aritzea eta azken 5 urtetan gutxienez 2 ikuskizun estreinatzea
  • Zerga-betebeharrak egunean izatea, baita Gizarte Segurantzakoak ere.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Ezingo dituzte deialdi honetako diru-laguntzak jaso: diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan jasotako ezein egoeratan dauden pertsona edo entitateak.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0095507

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean deialdi-agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenenen Erregistroan


Bakar bakarrik beteko da laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bere bankuko datuak aldatu nahi baditu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Diru-laguntza jasotzen duten entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean justifikazioa aurkeztu beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk