Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Publikoak ez diren artxiboak antolatu, digitalizatu eta zabaltzeko diru-laguntzak (2019).

[APRI]

Deskribapena


Xedea

Artxiboko dokumentuak, artxibo-funtsak eta dokumentu-bildumak deskribatzeko, digitalizatzeko eta zabaltzeko, baldin eta Euskadiko Ondare Dokumentalekoak izanik publikoak ez badira, programak garatzeko dirulaguntzak.

Programa hauek diruz lagunduko dira:

  • Artxibo-funts historikoak antolatzea eta/edo horien artxiboko tratamendua hobetzea.
  • Aurrez datu-base batean antolatutako eta deskribatutako artxibo-funtsak digitalizatzea. Proiektuek barne hartu behar dute kontserbazio-artxibo digital iraunkor baten sorrera, baita kopia digital baten sorrera ere, Euskadiko Artxibo Sistemaren web-orriaren bitartez zabaltzeko. Aurkeztutako proiektuek Agindu honetako A) eranskinean jasotako baldintza teknikoak bete beharko dituzte.
  • Diru-laguntzen xede duten programak 2019an burutu beharko dira.

Aurrekontuko zuzkidura

170.000 euro

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzen gehieneko zenbatekoa % 100ekoa izango da (bazter utzita zergak), diruz lagundu daitekeen aurrekontuarena.

Diruz lagunduko diren gastuak inbentario erredakzioaren eratorriak, artxibo funts antolaketa, dokumentazio eta kudeaketa informatikoko eta webgunetan zabaltzeko konponbide garapeneko digitalizazioak izango dira.

Edonola ere, aurkeztutako programa bakoitzeko dirulaguntzak ezin izango du gainditu hogei mila euroko (20.000,00) zenbatekoa.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza zati bakar batean ordainduko da, justifikatu eta gero.

Nori dago zuzenduta


Pertsona ez publikoak

Eskakizunak:

  • Onuradunak izan behar dira Euskadiko Ondare Dokumentaleko parte diren artxiboko agirien, artxibo-funtsen eta agiri-bildumen titularrak, betiere uztailaren 3ko 7/1990 Legeko 55. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, egoitza soziala zein fiskala gorabehera.
  • Jarduteko gaitasuna izatea, eta, pertsona juridikoei dagokienez, legez eraturik izatea eta administrazio-errolda edo -erregistro egokietan inskribaturik izatea.
  • Onuradunek zergen eta Gizarte Segurantzaren arloetako obligazioak beterik izatea.

Betekizunak

  • Ekintzen memoria | Aurkeztu eskaerarekin batera: memoria deskribatzailea eta aurkeztutako programa bakoitzaren aurrekontua.

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0095706

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hilabeteko epea eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita zenbatzen.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk