2018. Diru-laguntzak irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei, ingurumen-boluntariotzako proiektuak gara ditzaten
[volamb]
Deskribapena
Xedea
Deialdi honen bitartez, ingurumen-boluntariotzako proiektuei diru-laguntza martzan jarriko da; irabazte-asmorik bako erakundeek jaso ditzakete laguntza horiek, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte ingurumen-boluntariotzako
proiektuak 2018ko urtarrilaren 1etik 2019ko martxoaren 31ra arte.
Aurrekontuko zuzkidura
120.000 (euro)Prestazioa zerbitzutan
Diru-laguntzaren gehienez ere, eta proiektu bakoitzerako, ezingo du gainditu 15.000 euroko kopurua.
Ordainketa-modua:
Ordainketa zatika egingo da: emandako diru-laguntzaren %50 laguntza onartu ondoren ordainduko da, eta diru-laguntzaren gainerako % 50a, berriz, erakunde onuradunak justifikazioa aurkeztearen mende geratuko da.
Informazio gehigarria
Diru-laguntzaren gehienez ere, eta proiektu bakoitzerako, ezingo du gainditu 15.000 euroko kopurua.
Ordainketa zatika egingo da: emandako diru-laguntzaren %50 laguntza onartu ondoren ordainduko da, eta diru-laguntzaren gainerako % 50a, berriz, erakunde onuradunak justifikazioa aurkeztearen mende geratuko da.
Nori dago zuzenduta
Irabazi-asmorik gabeko erakundeak
Honako hauek jaso ahal izango dituzte diru-laguntzak: irabazte-asmorik gabeko erakunde edo elkarte pribatuak, legez eratuak eta administrazio publikoaren partaidetzarik ez dutenak.
Eskakizunak:
-
Erakunde eskatzaileak dagokion Erregistroan inskribatuta egon behar dute
- Entitateak Administrazioak oficioz kontsultatzea onartu ezean, eskaerarekin aurkeztu behar du.
- En caso de estar inscrita en un registro de asociaciones o de fundaciones distinto al de la Comunidad Autónoma del País Vasco, la entidad solicitante deberá presentar la acreditación de inscripción en el correspondiente registro, junto con la solicitud.
- Boluntarioei buruzko Legeaz (ekainaren 25eko 17/1998) eraenduko dira erakunde onuradunak
- . Honako hauek ezingo dituzte eskuratu deialdi honetako diru-laguntzak: laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzeko aukera galarazten duen zigor penal edo administratiboren bat dutenak; edo legezko galarazpen edo kausaren bat izatea, eta horrek halakorik eskuratzeko ezgaitzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeko (otsailaren 18ko 4/2005) azken xedapenean ezarritakoa barne
- Ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003) 13. artikuluko 2. zenbakian jasotako gorabeheraren batean dauden erakundeak
- Fundazioek parte hartuz gero, Fundazioei buruzko Legea (ekainaren 2ko 9/2016) bete behar dute
- Diru-laguntzaren Aginduko 6. artikuluan zenbait betekizun egiaztatzea
-
Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren (BEZa) araubidea
Kontsumoa zergapetzen duen zerga bat da BEZa. Honako lege eta arauen mende dago:
- 37/1992 Legea, abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren Gaineko Zergari buruzkoa
- kontzertu araubideak erregulatzeko indarrean dauden arauak EAEko lurralde historikoetan, eta indarrean dagoen hitzarmen ekonomikoa Nafarroako Foru Erkidegoan
-
Zerga betebeharrak bete behar dituzte.
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du erakundeak baldintza hau betetzen duen ala ez.
Erakundeak Administrazioak ofizioz kontsultatzea onartu ezean, eskaerarekin aurkeztu behar du.
Eskatzaileek Nafarroako Ogasunean ordaintzen badituzte zergak, zerga-betebeharrak egunean dituztela egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko dute.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Zerga betebeharrak betetzen direla
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Zure erakundea legez eratuta dagoela egiaztatzeko, dokumentazio hau aurkeztu behar duzu:
- eratze-eskrituraren eta estatutuen kopia eskaneatua (PDF formatuan)
Zure erakundea dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko, dokumentazio hau aurkeztu behar duzu:
- erakundea inskribatuta dagoen erregistro ofizialaren ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan), erakundeak erregistroan inskribatuta jarraitzen duela egiaztatzeko.
Oharra: Euskal Autonomia Erkidegoko erregistro batean inskribatuta baldin badago, Administrazioak ofizioz kontsultatuko ditu haren datuak.
-
TRADUCIR Para acreditar el régimen de Impuesto sobre el valor añadido en el que se encuentra censada la entidad, debe presentar el siguiente documento:
- certificado de régimen del IVA ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan), dagokion zerga-administrazioak egina
Oharra: Ziurtagiria, formatu elektronikoan, zerga-administrazioen egoitza elektronikoan eskura dezakezu. Onartutako ziurtagiri elektroniko batekin edo gabe sar zaitezke bertan, kasuaren arabera
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zerga-betebeharrak betetzen dituzulako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
-
Erakunde eskatzaileak dagokion Erregistroan inskribatuta egon behar dute
- Entitateak Administrazioak oficioz kontsultatzea onartu ezean, eskaerarekin aurkeztu behar du.
- En caso de estar inscrita en un registro de asociaciones o de fundaciones distinto al de la Comunidad Autónoma del País Vasco, la entidad solicitante deberá presentar la acreditación de inscripción en el correspondiente registro, junto con la solicitud.
- Boluntarioei buruzko Legeaz (ekainaren 25eko 17/1998) eraenduko dira erakunde onuradunak
- . Honako hauek ezingo dituzte eskuratu deialdi honetako diru-laguntzak: laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzeko aukera galarazten duen zigor penal edo administratiboren bat dutenak; edo legezko galarazpen edo kausaren bat izatea, eta horrek halakorik eskuratzeko ezgaitzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeko (otsailaren 18ko 4/2005) azken xedapenean ezarritakoa barne
- Ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003) 13. artikuluko 2. zenbakian jasotako gorabeheraren batean dauden erakundeak
- Fundazioek parte hartuz gero, Fundazioei buruzko Legea (ekainaren 2ko 9/2016) bete behar dute
- Diru-laguntzaren Aginduko 6. artikuluan zenbait betekizun egiaztatzea
-
Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren (BEZa) araubidea
Kontsumoa zergapetzen duen zerga bat da BEZa. Honako lege eta arauen mende dago:
- 37/1992 Legea, abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren Gaineko Zergari buruzkoa
- kontzertu araubideak erregulatzeko indarrean dauden arauak EAEko lurralde historikoetan, eta indarrean dagoen hitzarmen ekonomikoa Nafarroako Foru Erkidegoan
-
Zerga betebeharrak bete behar dituzte.
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du erakundeak baldintza hau betetzen duen ala ez.
Erakundeak Administrazioak ofizioz kontsultatzea onartu ezean, eskaerarekin aurkeztu behar du.
Eskatzaileek Nafarroako Ogasunean ordaintzen badituzte zergak, zerga-betebeharrak egunean dituztela egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko dute.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- ziurtagiri elektronikoa izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio-Prozedura Erkideren urriaren 26ko, 39/2015 Legeko 53 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitalpenetik.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
“Exekuzioari buruzko memoria” PDF betegarri inprimakia da.
Memorian, ahalik eta xehetasun gehien emanda zehaztuko dira egindako ekintzak eta aurkeztutako gastu-egiaztagiriekin duten harreman zuzena. Ildo horretatik, erakundeak formularioaren atal guztiak behar bezala bete beharko ditu.
Aukera izango da memoria osagarri bat entregatzeko.
-
Ondorengo hau aurkeztu behar da:
- "Balantze ekonomikoa eta gastuen justifikazioa" inprimakia. OHARRA: Diru-sarrera eta gastu guztiak adierazi behar dira, nahiz eta diruz lagunduak izan ez.
- Diruz lagundutako kontu-sailetan egindako gastuei dagozkien fakturak. Fakturetan adierazten bada ezen ordainketa transferentzia bidez egiten dela, hura egin dela justifikatzeko agiri bat helaraziko da
- Beste finantzaketa iturrien deklarazioa: Aukeratu dagokion erantzukizunpeko adierazpena “Balantze ekonomikoa eta gastuen justifikazioa” inprimakian.
Beste finantzaketa iturriak izanda, aipatu beharko dira “Sarreren” atalean
-
Erakundera sartzeko erabakien eskaneatutako kopia, boluntarioek eta antolakundeak sinatua, betiere Boluntarioei buruzko 17/1998 Legeko 8.3 artikuluko zehaztapenekin bat etorriaz.
-
Erakunde onuradunak aseguru-erakundeak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko ditu bere polizaren honako datu hauek:
- Erakundeak kontratatutako aseguru-polizen estaldurak (erantzukizun zibilak eta istripuak)
- Aseguratutako pertsonen kopuru osoa
- Polizaren zenbateko osoa
-
Diruz lagundutako ekintzak sustatzeko edo/eta jarduerak berak sortutako argitalpenak, azterlanak, liburuxkak, iragarki-kartelak, argazkiak eta bestelako multimedia materiala.
OHARRA: Hizkuntza bakoitzaren aleak aurkeztuko dira eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren babesletza berariaz aipatu beharko da.
-
Proiektua egiteko beharrezko baimenen eskaneatutako kopia.
Oharra: Baimen horiek jarduerak egin aurretiko data izan behar dute
-
“Balantze ekonomikoa eta gastuen justifikazioa” formularioan dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
Betelako finantziazio-iturriren bat edukiz gero, “Behin betiko sarrerak” atalean adierazi behar da.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako eskatutako eta lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hau betetzen duzun ala ez.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hau betetzen duzun ala ez.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.
Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Presta ezazu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.
Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean atzera egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean uko egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua