Eskola-garraiorako banakako diru-laguntzetarako deialdia egiten da desgaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duten ikasleentzat, Saileko eskola-garraioa erabili ezin badute.

[TRANSPORTE_NEE]

Deskribapena


Xedea

Eskola-garraiorako banakako diru-laguntzen deialdia egitea desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsoriala duten ikasleentzat, baldin eta 2018-2019 ikasturtean ikastetxe publikoetan edo Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak esleitutako itunpeko ikastetxe pribatuetan matrikulatuta badaude eta ezin badute Hezkuntza Sailak antolatutako eskola-garraioa erabili.

Aurrekontuko zuzkidura

3.430.000 (euros)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Eskola-garraiorako 2018-2019 ikasturterako banakako laguntzak bi zatitan ordainduko dira, ikasleak dauden zentroen bidez, eta honako aurreikuspen hauen arabera egingo da:

  1. Lehenengo zatia, diru-laguntzaren zenbateko osoaren % 73, deialdiari buruzko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean egingo da, tartean laguntzari berariaz uko egin ezean.
  2. Bigarren zatian gainerakoa ordainduko da, ikasturtea amaitu ondoren eta 14. artikuluan (laguntzaren justifikazioari buruzkoa) ezarritakoaren arabera.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak

Eskakizunak:

  • 2018-2019 ikasturtean etxebizitzaren arabera edo ibilbidearen arabera dagokion ikastetxean matrikulatuta egotea, edo Hezkuntza Administrazioak esleitutako ikastetxean.
  • Ikaslearen etxebizitzatik ikastetxera dagoen distantziak bete egin beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari ?garraioaren arloan eskumenak dituen Sailak finantzatutakoari? buruzko maiatzaren 19ko 69/2015 Dekretuaren 5. artikuluko c letran ezarritakoa. Distantzia neurtzeko, ikaslearen bizilekutik ikastetxerako ibilbide laburrena hartuko da erreferentziatzat.
  • Desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorial bat izatea, eta Desgaitasun Ziurtagiria, lurralde-erakunde eskudunak egina, eta bertan adierazita egotea desgaitasun mota eta gradua, eta hala behar bada mugikortasun urri iraunkorra duela.
  • Ez izatea 21 urte beteta 2018ko abenduaren 31n.
  • Desplazamenduetan ezin izatea Hezkuntza Sailak antolatutako eskola-garraioa erabili.
  • Ezin du ikastetxera joan doako garraioan edo Hezkuntza Saileko erakunde publiko edo pribatuek erabat diruz lagundutako garraioan.

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Hezkuntza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0173105

Ikasleen instantzia


Instantzia: 30/06/2018 -17/09/2018

Ikastetxearen eskabidea: 18/09/2018 - 01/10/2018

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta sei hilabetera ebatziko du deialdia Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Itunpeko ikastetxearen eskabidea


Ikastetxearen eskabidea: 2018/09/18 - 2018/10/01.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


2019/07/18a arte.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk