Euskadin ikuslegoa sortzeko, fidelizatzeko eta ugaritzeko proiektu eta jarduerak gauzatzeko diru-laguntzak (2018)

[IKUSLEAK]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da 2018. urtean Euskadin kultura-arloko ikuslegoa areago sortzeko, fidelizatzeko eta ugaritzeko proiektu eta jarduerak gauzatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzea eta haien deialdia egitea.

Diru-laguntzak jasotzeko, baldintza hauek bete beharko dituzte jarduerek:

  • Programak edo jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean garatu beharko dira, 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.
  • Diru-laguntzen deialdi honetara aurkezten diren programek edo jarduerek ekonomikoki bideragarriak izan behar dute. Hori egiaztatzeko, aurrekontu orekatua aurkeztu beharko da, eta hartan, agindu honen 9.1 artikuluan xedatutako finantziazio-muga eta errespetatu beharko da.
  • Diruz lagundu beharreko jarduerek herritarrei oro har irekiak izan beharko dute.
  • Gastu lagungarriaren % 20ko autofinantziazio-maila izatea gutxienez.
  • Euskara jardueren komunikazio-hizkuntza gisa erabiltzea % 50ean bederen.

Deialdi honen xedetik kanpo geratuko dira:

  • Artikulu honen 2. puntuan aipatzen diren baldintzak betetzen ez dituzten proposamenak.
  • Kultura-programazioa eta ikuskizunak kontratatzea
  • Publikoak garatzen laguntzen duten sari eta lehiaketa sektorialak
  • Irakaskuntza arautu zein ez-arautuaren esparruan gauzatzen diren jarduerak
  • Jaialdi, erakustaldi nahiz zikloen barruan antolatutako jarduerak, baldin eta jarduera eta jaialdi, erakustaldi edo zikloa antolatzaile berak antolatuak badira
  • Haur eta nerabeentzako ikastegi eta aisialdi-zentroetako programazioaren baitan antolatutako jarduerak, hala nola udalekuak eta aste santurako egonaldiak
  • Txosten, plan zein azterlanak egitea
  • Kulturaren eta artearen sektoreetako profesionalen prestakuntza-jarduerak

Aurrekontuko zuzkidura

640.000

Prestazio ekonomikoa

Agindu honetara biltzen diren jarduerek jasoko duten diru-laguntzaren guztizko zenbatekoa ez da izango aurrekontu onartu osoaren % 50etik gorakoa.

Diruz laguntzen diren proiektuek gehienez 80.000 € jasoko dituzte.

Ez da emango onuradunak eskatutako kopurua gainditzen duen diru-laguntzarik.

Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarriak izango dira beste erakunde publiko edo pribatu batzuek xede bera betetzeko ematen dituzten laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera eta nolanahiko baliabideekin, betiere gain-finantziaziorik ez bada; kasu horretan, bidezkoa izango da diru-laguntzaren munta murriztea, dagokion mugaraino.

Dena dela, deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak ez dira bateragarriak izango Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak proiektu bera egiteko nahiz haren zati bat egiteko emandako diru-laguntzekin.

Ordainketa-modua:

Emandako diru-laguntzaren % 50 egiten duen zenbatekoa lehen ordainketan, 16.3.b artikuluan aipatzen den epea ukorik egin gabe ahitu ondoren.

% 50 egiten duen bigarren ordainketa, Eusko Jaurlaritzaren 2019ko aurrekontuaren kontura: 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, betiere onuradunak justifikazioa aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Pertsona fisikoek, betiere beren jarduerak zuzeneko lotura badu kultura-eskaintzarekin.

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Pertsona juridiko pribatuak

Erakunde pribatuek, betiere beren jarduerak zuzeneko lotura badu kultura-eskaintzarekin. Baldin eta erakunde batek partaidetza publikorik badu, deialdian parte hartuko badu partaidetza hura minoritarioa izan beharko da eta irabazi asmorik gabea izan beharko du. Ezin izango dute diru-laguntzarik jaso erakunde publikoen partaidetza eta irabazi-asmoa duten erakundeek. 

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Administrazio publikoak

Erakunde publikoek, betiere beren jarduerak zuzeneko lotura badu kultura-eskaintzarekin eta kapitalean erakunde publikoen partaidetzarik ez duten erakunde pribatuekin batera aurkezten baldin badira. Hala bada, berariaz agerrarazi beharko dute, eskaria aurkeztearekin batera, partaide bakoitzari aurrekontuaren zer zati egokitzen zaion eta bakoitzak proiektua gauzatzeko zer konpromiso hartzen dituen bere gain.

Eskakizunak:

  • Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
  • Zerga betebeharrak betetzen direla
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

Betekizunak

  • Programak edo jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean garatu beharko dira, 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.
  • Diru-laguntzen deialdi honetara aurkezten diren programek edo jarduerek ekonomikoki bideragarriak izan behar dute. Hori egiaztatzeko, aurrekontu orekatua aurkeztu beharko da, eta hartan, agindu honen 9.1 artikuluan xedatutako finantziazio-muga eta errespetatu beharko da.
  • Diruz lagundu beharreko jarduerek herritarrei oro har irekiak izan beharko dute.
  • Gastu lagungarriaren % 20ko autofinantziazio-maila izatea gutxienez.
  • Euskara jardueren komunikazio-hizkuntza gisa erabiltzea %50ean bederen.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Eskatzaileek ez dute egon beharko DLOaren 13.2 eta 3 artikuluak xedatzen dituen onuradun bilakatzeko debekuen ezein kasutan.
  • Deialditik kanpo geratuko dira

  • Deialditik kanpo geratuko dira

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

1069001

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta ebazpena pertsona interesdunei jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek diruz lagundutako jarduerak amaitu ondorengo hiru hilabeteko epean beherago zehazten diren justifikazioa aurkeztu beharko dituzte, 2019ko martxoaren 31 baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk