Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Giza kapitala sustatzeko, enplegua sortzeko eta elkarrizketa sozialarako laguntzak

[FEMP 2018]

Deskribapena


Xedea

Giza kapitala sustatzea, enplegua sortzea eta elkarrizketa soziala izango dira, eta honako hauek egiteko bideratuko da:

A. Prestakuntza profesionala, etengabeko ikaskuntza, baterako proiektuak, izaera ekonomiko, tekniko, erregelamendu mailako edo zientifikoko ezagutzen eta praktika berritzaileen hedapena, eta eskumen profesional berrien ikaskuntza, batez ere horiek itsas ekosistemen kudeaketa jasangarriarekin, higienearekin, osasunarekin, segurtasunarekin, itsas sektoreko jarduerekin, berrikuntzarekin eta enpresa-espirituarekin lotuta daudenean.

B. Sareko lana eta esperientzien trukaketa eta interes-taldeen arteko praktika hobeak; horien artean sartzen dira, besteak beste, gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna, emakumeek itsas komunitateetan duten eginkizuna, eta kostako arrantza artisauan edo zutik egiten den arrantzan parte hartzen duten eta gutxi irudikatuta dauden taldeak sustatzen dituzten elkarteak.

C. EAEko elkarrizketa soziala, arrantzale, gizarte-hizketakide eta beste alderdi interesdun batzuen partaidetzarekin.

Prestazio ekonomikoa

1303/2013 zenbakiko Erregelamenduaren (EB) 67.5 artikuluko 2. zenbakian aurreikusitako laguntza EAEko egoera eta bizi-maila kontuan hartuta baloratuko da. Laguntza hori 40.000 eurokoa izango da, gehienez ere, programazio-aldiko onuradun bakoitzeko. Europar Batasuneko araudian zehazten denari jarraiki, gastuak Euskal Autonomia Erkidegoko baxurako arrantza-sektoreko gertakari arrunten kontratazio-oinarriari dagokionez kalkulatuko dira.

Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa-frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

Nori dago zuzenduta


EAEko arrantza eta akuikultura-sektorerako diru-laguntzen onuradunak (FEMP laguntzak)

Arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako laguntzen onuradunak izango dira, laguntza motaren arabera, diruz lagun daitezkeen inbertsioak eta gastuak kontratatzen, finantzatzen edo egiten dituzten pertsona fisiko eta juridikoak, ondasun-erkidegoak, arrantzako elkarte profesionalak, arrantza sektorearen ekoizle-elkarteak, arrantzaleen kofradiak eta horien federazioak eta erakunde zientifiko eta teknikoak.

Eskakizunak:

  • Diruz lagun daitezkeen gastuak eta inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan edo oinarri-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duten arrantza-ontzietan egin behar dira.
  • Pertsona fisikoen kasuan, eskabidea egiteko orduan horiek Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute administrazio-egoitza, laguntza eskatu baino urtebete lehenagotik eta eten barik, laguntza bakoitzaren lerroan zehazten dena salbu.
  • Pertsona juridikoen kasuan, horien egoitza sozialak EAEren esparru-eremuan egon beharko du.
  • Diruz lagun daitezkeen inbertsioak eta gastuak eskaera aurkeztu ondoren egin beharko dira. Ikuskatu beharrekoa Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan ez dagoenean, onartutako Sailkapen Sozietate batek egindako txostena onartuko da aldez aurreko aktatzat.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izan behar dituzte.
  • Inbertsioek ez dituzte ingurumenean aldaketa negatibo esanguratsurik eragin beharko.
  • Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.
  • Eskabidean jakinaraztea ea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasiera eman zaion edozein itzulketa- edo zehapen-prozeduratan sartuta dauden ala ez.
  • EAEko Administrazioak eta haren menpeko erakundeek emandako laguntzen edo diru-laguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.
  • Ez dute izan behar diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean izanik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legearen (otsailaren 18ko 4/2005) azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat.
  • Konkurtso-deklaraziorik ez eskatzea, edozein prozeduratan ez jotzea, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta ez egotea (hark eraginkortasuna hitzarmen bidez bereganatu duenean salbu), epailearen esku-hartzearen menpe ez egotea edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta ez egotea, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldi hori oraindik amaitu gabe egonik.
  • Administrazioarekin hitzartutako edozein kontratu ebazpen irmo bidez ez eragin izana.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkaritza legala dutenak Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean zehaztutako egoeretan ez egotea edo Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsiak ez izatea, horietan zehaztutako terminoetan.
  • Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean ez izatea.
  • Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoko 4. artikuluko 5. eta 6. ataletan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, administrazio-prozedura ez etetea, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4. artikuluan xedatutakoari jarraiki, betiere ebazpen judizial sendorik esleitzen ez bada, haren arabera, kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Finantzatzen duen erakundea

  • Itsas eta Arrantza Europako Funtsa (IAEF)

Kontaktu-informazioa


Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Iñaki Zubiete

Telefonoa: 944 03 14 62

Emaila: i-zubiete@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1046511

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabide bakoitza osorik aurkeztu eta gehienez ere sei hilabetean emango eta jakinaraziko da ebazpena.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk