Profesionalak Espezializatzeko Bekak 2018

[bek_2018]

Deskribapena


Xedea

1.– Deialdi honen xedea da profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko lau beka ematea 2018an, garapenerako lankidetzaren arloan.

2.– Hauek izango dira beka bakoitzaren espezializazio- eta prestakuntza-eremuak:

a) Generoa eta garapena.

b) Lankidetza Afrikarekin.

c) Gizarte-ekintza.

d) Gizarte-eraldaketarako hezkuntza.

Aurrekontuko zuzkidura

80.000 (euros)

Prestazio ekonomikoa

Gehienez 80.000,00 eurokoa da iragarritako beka-programen zuzkidura ekonomikoa.

Ordainketa-modua:

– Beka gisa, onuradun bakoitzak hogei mila (20.000,00) euro jasoko du (zenbateko gordina), zenbateko horrek barne hartuko du Gizarte Segurantzari egindako kotizazioengatik, bekaren onuradun gisa, ordaintzea dagokion zatia. Zenbateko hori hilero ordainduko da, honela:

– Espezializazio- eta prestakuntza-aldiaren lehenengo lau hileetan bi mila (2.000,00) euro jasoko dute hilero

– Hurrengo zortzi hileetan, espezializazio- eta prestakuntza-aldia amaitu arte, mila eta bostehun (1.500,00) euro jasoko dute hilero, hargatik eragotzi gabe artikulu honen 3. zenbakian xedatutakoa.

– Bekaren banakako dotazioko hogei mila (20.000,00) euroetatik bi mila (2.000,00) euro gorde beharko dituzte beka horren onuradunek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziakoak ez diren eremuetatik kanpo burutu behar diren espezializazio- eta prestakuntza-jardueretarako; jarduera horiek martxoaren 21eko 62/2017 Dekretuaren 14.2.c) artikuluan aipatzen den planean barne hartuak dira.

– Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergari eta Gizarte Segurantzari dagokion araudiaren mende egongo dira jasotako zenbatekoak, hala dagokionean. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak bere gain hartuko du beken onuradunei eragiten dien Gizarte Segurantzari buruzko araudi espezifikoa aplikatuta dagozkion zenbatekoak ordaintzea.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betekizunak

  • Bekak deitzen diren urteko urtarrilaren 1ean baino lehen Euskal Autonomia Erkidegoan auzotartasun administratiboa edukitzea.
  • Unibertsitate-ikasketetako titulazio ofiziala edukitzea.
  • Gehienez 28 urte edukitzea bekak deitzen diren urteko urtarrilaren 1ean.
  • Gutxienez urtebeteko esperientzia edukitzea lankidetzaren arloan edo garapenerako hezkuntzakoan, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeetan bereziki.
  • Beka lortzeko baremoa ezar dakiekeen bestelako jarduera eta prestakuntzak egin izana
  • Euskara ezaguera
  • Atzerriko hizkuntzen ezaguera
  • Lehendik beka hauek edo Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako mota berdina edo antzeko bekarik lortu ez izana.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Diru-laguntzak itzultzeko obligazioetan egunean egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia > Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Garapanerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Bulegoan
Nafarroa Kalea, 2 (Tfno: 945018087)
01007 Vitoria - Gasteiz

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

0047203

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaera egin baino lehen, irakurri arretaz pantaila honetako behealdean agertzen diren dokumentazio-atalak eta baldintzak.

Laguntza-dokumentuak:

- Eskuliburua: Izape elektronikoa (DOC, 2 MB)

- Gertakeriak (DOC, 74 KB)

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskaera gaitzetsitzat joko da, eskaera aurkezteko azkeneko egunetik hasi eta hiru hilabeteko epearen barruan berariazko erabakirik hartzen ez bada eskariaz.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Laguntza Onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk