Aniztasunari babesa emateko berariazko programak gauzatzeko ohiz besteko diru-laguntzak.

[ANIZTASUNA BEREZI]

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntza horiekin gauzatu nahi dira 2018-2019 ikasturtean ikastetxeetan dagoen aniztasunari erantzuteko berariazko laguntza-programak.

Aurrekontuko zuzkidura

250.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

  • Haur Hezkuntza eta Lehen  Hezkuntza: ehun eta berrogeita hamar mila euro (150.000).
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko Lanbide Heziketa: ehun mila euro (100.000).

Ordainketa-modua:

Ikastetxe onuradunei eman beharreko diru-laguntzak bi epetan ordainduko zaizkie:

  1. Lehenengoa, 2018ko ekitaldiari dagokiona, ikastetxe onuradun bakoitzari dagokion diru-laguntzaren % 60, deialdia ebatzi ostean, agindu honen 13.1.a) artikuluan aipatzen den epea amaituta gero, baldin eta tartean berariaz uko egiten ez bazaio.
  2. Bigarrena, 2019ko ekitaldiari dagokiona, ikastetxe onuradun bakoitzari dagokion diru-laguntzaren % 20, 2019ko urtarrilean, 13.1.f) artikuluan aurreikusitako memoria aurkeztu eta gero.
  3. 14.2 artikuluan aipatzen diren agiriak dagokion epean jaso ondoren egingo da diru-laguntzaren likidazioa. Ateratzen den guztizko emaitzari –inoiz ez da izango ebazpenean onartutakoa edota egindako guztizko gastua baino handiagoa– kendu egingo zaio lehen bi ordainketen zenbatekoa, eta, behar izanez gero, aldea ordaindu edo erreklamatuko da.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • 2017-2018 ikasturtean, ikasle atzerritarrak % 20 edo gehiago izatea, aurreko artikuluan jasotako maila batean edo gehiagotan. Dagokion mailako ikasle guztiak kontuan harturik kalkulatuko da ehuneko hori.
  • 2017-2018 ikasturtean, ikasle bekadunak % 50 edo gehiago izatea, aurreko artikuluan jasotako maila batean edo gehiagotan. Dagokion mailako ikasle guztiak kontuan harturik kalkulatuko da ehuneko hori.

Betekizunak

  • Ordainduta izatea diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak. Onartu den diru-laguntza guztiz ordaindu arte eutsi beharko zaio eskakizun horri.
  • Ez egotea diru-laguntzei buruzko 2013ko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan azaldutako egoeraren batean.
  • Ez izatea diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dien zehapen administratiborik edo penalik dutenak, bai eta diru-laguntzak jasotzeko legezko debekurik dutenak ere, batez ere sexuaren bereizkeriaren ondoriozkoak badira, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenari jarraikiz.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1048502

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean ebatzi eta jakinaraziko dira laguntzak, deialdia argitaratzen denetik aurrera. Ebazpen hau argitara emango da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Memoria


2019ko urtarrilaren 25a baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


2019ko irailaren 14a baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk