Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzako laguntzak (2018)

[AMPAS]

Deskribapena


Xedea

Laguntzak emateko deialdia egiten da 3. artikuluan aipatzen diren jarduerek eragindako gastuak ordaintzeko. Ekintza horiek 4. artikuluan aipatzen diren erakunde onuradunek 2018ko urtarrilaren 1etik 2018ko abenduaren 14ra egiteko dira.

Aurrekontuko zuzkidura

780.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Agindu honen babesean emandako laguntzak bi zatitan ordainduko dira:

  1. Lehenengoa, diru-laguntzaren % 75, emandako laguntza onartu ondoren.
  2. Gainerako % 25a, ordea, «Gastuaren justifikazioa» izeneko inprimaki normalizatua (IV. eranskina) behar bezala beteta aurkeztean ordainduko da. Inprimaki horrekin batera, onartutako diru-laguntzaren zenbatekoa edo handiagoa osatzen duten fakturak eta ordainagiriak aurkeztu beharko dira. Agiri horiek aurkezteko epea 2018ko abenduaren 14an amaituko da, egun hori barne.

Nori dago zuzenduta


Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteak eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Legalki eratuak eta dagokien elkarte-erregistroan izena emana egotea

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

  • Deialditik kanpo geratzen dira derrigorrezkoa ez den 0 eta 3 urte bitarteko irakaskuntza mailako haurren guraso-elkarteak.
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan azaldutako egoeretako batean dauden erakundeak ezingo dira onuradun izan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Hezkuntza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0043806

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Lau hilabeteko epean, agindu hau EHAA-n argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk