Haur Hezkuntzako (2. zikloa), Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleak eskolara garraiatzeko banakako esleipenak 2017/2018 ikasturterako.

[TRANSP-ESCOLAR]

Deskribapena


Xedea

Eskola-garraiorako banakako esleipenetarako deialdia egiten da, 2017-2018ko ikasturtean eta irakaskuntzako ikastetxe publikoetan, Haur Hezkuntzan (2. zikloa), Lehen Hezkuntzan eta DBHn matrikulatutako ikasleentzat, maiatzaren 19ko 69/2015 Dekretuan xedatutakoaren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari buruzkoa da dekretu hori, hezkuntza arloan eskumenak dituen sailak finantzatutakoari buruzkoa, hain zuzen.

Aurrekontuko zuzkidura

1.000.000 (euro)

Nori dago zuzenduta


Haur Hezkuntzako (2. zikloa), Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleak

Eskakizunak:

  • Betekizun hauek aldi berean betetzen dituzten ikasleek parte hartu ahal izango dute deialdi honetan:

Betekizunak

  • Ez egotea diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean, ezta sexu-bazterkeriagatik zigortuta ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.

  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. eta 14. artikuluetan ezarritako baldintzak eta betebeharrak betetzea, lege horren 13.2.e) artikuluan xedatutakoa izan ezik, ematen den diru-laguntzaren izaeraren ondorioz.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Ikaslearen eskabidea


Ikaslearen legezko ordezkariak behar bezala bete beharko ditu eskabideak, eta I. eranskineko ereduaren arabera aurkeztuko dizkio ikaslearen ikastetxeko zuzendariari; edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan adierazitako lekuren batean aurkeztu beharko ditu, hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Epea: 2017/12/29 - 2018/01/29

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hileko epean emango da, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Ikastetxearen eskabidea


Epea: 2018/01/30 - 2018/02/12

Beste tramite batzuk