Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetan finantza-laguntzak. Sendotu programa 2017

[Sendotu]

Deskribapena


Xedea

Nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetako inbertsio-proiektuak sustatzea. Horiek finantzaketaren esparruan egituratuko dira, Finantzen Euskal Institutuak finantza-erakundeekiko lankidetzan eman beharreko maileguen bermeak eskainiz, horiek baitira laguntzen euskarria.

Aurrekontuko zuzkidura

1.757.000 €

Prestazio ekonomikoa

Finantzaketa-lerroaren erreferentziazko muga 10.981.250 eurokoa izango da, aipatutako berme-funtsaren bidez ziurtatutak, Finantzen Euskal Institutuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Finantza Erakunde laguntzaileek izenpetutako Lankidetza Hitzarmenaren esparruan.

Inbertsioak finantzatzeko, maileguak baimenduko dira, eta Finantzen Euskal Institutuak eta parte hartzen duten finantza-erakundeek formalizatuko dituzte. Finantzaketa-eragiketen zenbateko maximoa honako hau izango da, aukeratutako eta eskatutako laguntza-lerroaren arabera:

A. Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduko 21. artikuluko 9. atalean ezarritakoa.

B. Minimis Erregelamenduetako arriskua finantzatzeko laguntzen lerroa:

1. Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduko 4. artikuluan ezarritakoa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruz;

2. Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamenduko 4. artikulua, nekazaritzako minimis laguntzei buruzkoa.

3. Europako Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Erregelamenduko 4. artikulua, arrantza eta akuikultura minimis laguntzei buruzkoa.

Berme-funtsak estaldura emango dio, maileguz mailegu, programan parte hartzen duen finantza-erakunde bakoitzak formalizatutako mailegu-zorroaren zenbateko osoaren % 80ri, kobraezinengatiko lehenengo galeren % 20ren mugarekin.

Mailegu-eragiketarako finantza-berme gisa emandako laguntza beste diru-laguntza batzuekin bateragarri egitearren, eragiketa bakoitzaren diru-laguntzako baliokide gordina (DBG) kalkulatuko da.

Nori dago zuzenduta


Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduko laguntza-lerroa arriskua finantzatzeko

Enpresa pribatuak, direla pertsona fisikoak edo juridikoak, enpresa txiki edo ertain kotizatugabearen kategoria dutenak, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetakoak direnak, eta arriskuko finantzaketako hasierako inbertsioaren unean ondorengo baldintza hauetako bat behintzat betetzen dutenak:

- ezein merkatutan eragiketarik ez egin izatea;

- beren lehenengo merkataritza-salmentaz geroztik edozein merkatutan eragiketak egiten zazpi urte baino gutxiago eramatea;

- arriskuko finantzaketako hasierako inbertsio bat behar izatea; geografiaren edo produktuen aldetik berria den merkatu batean sartzeko asmoz egindako negozio-plan batean oinarrituta, inbertsio horrek azken bost urteko urteko negozio-bolumenaren batez bestekoaren % 50 baino gehiago izan behar du.

Minimis Erregelamenduetako arriskua finantzatzeko laguntzen lerrorako:

Nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai edo landa-garapeneko sektoreetako kide diren pertsona fisiko edo juridiko pribatuak.

Betekizun orokorrak

  • Edozelan ere, finantzaketa-beharren zati bat finantzaketa pribatuak estali beharko du, gutxienez inbertsio osoaren %20, agindu honen eranskintzat argitaratu den lankidetza-hitzarmenari lotutako finantzaketak alde bat utzita.
  • b) Minimis Erregelamenduetako laguntza-lerroetarako, Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduko 3. artikuluan aurreikusitako baldintzak, Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamenduko 3. artikuluan eta Europako Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Erregelamenduko 3. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzea.
  • c) Inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-esparruan egitea.
  • d) Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
  • Diru-laguntzaren onuradun den pertsona fisikoa edo juridiko pribatua krisian den enpresatzat hartua ez izatea, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).
  • f) Eskatzaileek jakinaraztea diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez ere, orobat, hala dagokionean, azken bi urteetan zer minimis laguntza jaso dituzten.
  • g) Eskabidean jakinaraztea ea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edota haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasiera eman zaion itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta dauden ala ez.
  • h) Edozein itzulketa-prozeduraren ordainketa-betebeharrak beteta izatea.
  • i) Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean izanik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legearen (otsailaren 18ko 4/2005) azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat.
  • j) Konkurtso-deklarazioa ez eskatu izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitu ez izana, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe.
  • k) Administrazioarekin hitzartutako edozein kontratu ezeztatzea ez eragin izatea.
  • l) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea ekainaren 26ko 1/2014 Legean (kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituena) ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, horietan ezarritako baldintzetan.
  • m) Zerga-egoitza ez izatea erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
  • n) Hartzailea ezingo da egon kaudimengabezia kolektiboko prozeduran eta ezingo ditu bete hartzekodunek eskatuta kaudimengabezia kolektiboko prozeduraren pean egoteko betekizunak.
  • o) Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. zenbakietan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Eta inskribatzeko administrazio-prozedura eten ez izana, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak aurkitzeagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, harik eta ebazpen judizial irmoa egon arte; kasu horretan, dagokion inskripzioa egin ahalko da, dagokion erregistroan.
  • p) Berreskuratze agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Javier Iriondo Aizpurua

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaritza

Tfnoa: 945 01 96 79

Emaila: j-iriondo@euskadi.eus

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

1028002

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Finantza-bermez hornitutako mailegu-eragiketaren eskabidea aurkezten den egunaren ondoren gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk