Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako 2017-2018 ikasturteko deialdia.

[NOUNI]

Deskribapena


Xedea

Unibertsitatez kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako deialdia egitea, deialdi honen I. eranskineko 1. artikuluan jasotako ikasketetatik edozein egiteko 2017-2018 ikasturtean, Euskal Autonomia Erkidegoko edozer ikastetxetan.

Aurrekontuko zuzkidura

55.000.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Xede horretarako 55.000.000 euro bideratuko dira. Horietatik 14.000.000 euro 2017ko ekitaldiko ordainketa-kredituarekin ordainduko dira, eta 41.000.000 euro 2018ko ekitaldiko konpromiso-kredituarekin.

Ordainketa-modua:

Laguntza dena batera ordainduko da hilabeteko epean, Kudeaketa Ekonomikoko zuzendariak behin betiko ebazpena ematen duenetik aurrera.

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


Unibertsitatekoak ez diren mailetako ikasleak

Eskakizunak:

  • Ikasleek agindu honen 1. artikuluan ezarritako ikasketaren bat egin beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe baimenduetan.
  • Ikasleak profesional gisa aritzeko gaitzen duen titulu akademikoren bat baldin badu, laguntza jaso ahal izateko ezinbestekoa izango da egin nahi dituen ikasketak duen tituluaren jarraipena izatea.
  • Ikasleek ezingo dituzte 23 urte beteta eduki 2018ko urtarrilaren 1ean.

Betekizun orokorrak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Deialdi honetan jasotzen diren ikasketek onarpen ofiziala izan behar dute, eta hezkuntza-administrazioak onartutako ikasketa-planekin bat etorri.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza > Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide elektronikora sarbidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean ebatzi eta jakinaraziko dira laguntzak, deialdia argitaratzen denetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Beste tramite batzuk