Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Turismo-enpresen modernizazioari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzak - MET 2017

[MET 2017]

Deskribapena


Xedea

Programa honen xedea turismo-enpresen hobekuntza bultzatzea da, honako hau lortzeko: bezeroei eta merkatura bideratutako kalitatezko turismo-eskaintza lehiakorrago baten garapena erraztea; Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) harrera eta ezarpena bultzatzea, enpresen eta bezeroen arteko interakzioa eta turismo-negozioen eraginkortasuna hobetzeko; turismoko enpresa, zerbitzu eta produktu berrien sorkuntza eta ezarpena bultzatzea, merkatuan berritzaileak izanik, hori guztia gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-iraunkortasunaren irizpideak kontuan izanik.

Diru-laguntzen plan estrategikoa



Aurrekontuko zuzkidura

700.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Diruz lagundu daitezkeen jardunak

 

Eskabideak aurkezteko datan jadanik egindako eta ordaindutako diren inbertsioak finantzatzera bideratuko dira, hain zuzen ere, honako mota honetako inbertsioak:

a) Ekimen berritzaileak turismoaren sektorean.

  1. IKT) Informazio eta komunikazioko teknologietan oinarritutako soluzioak ezartzea, bai negozioaren kudeaketa eta eragingarritasuna hobetzeko, bai Web 2.0 teknologia erabiliz turismo-produktuak eta/edo -zerbitzuak sustatu, jakinarazi eta merkaturatzeko.
  2. Turismo ostatuko establezimenduetan haririk gabeko konektibitatea zabaldu edo hobetzearekin lotutako inbertsioak.
  3. Turismo-negozio eredu berriak sortzea, eta lehendik direnak espezializatzea, baldin eta bide ematen badute beste zerbitzu, produktu turistiko edo/eta esperientzia iraunkor batzuk sortzeko, betiere Euskadin ahal handi duten segmentu turistikoetan edo/eta merkatuan gora doazen arloetan, eta horretaz gain, ondare kulturala eta naturala errespetatuz erabiltzea sustatzen badute.

b)Turismo-eskaintzaren modernizazioa, lehiakorragoa izan dadin.

  1. Turismo ostatuko establezimenduetan sailkapena igotzeko egindako inbertsioek, gutxienez 30.000 euroko inbertsioa badute onartuta.
  2. Inbertsioak tabernetan, jatetxeetan, kafetegietan eta antzeko establezimenduetan (makineria, argiztapena, klimatizazioa, terrazak, garbiketarako hornikuntza, ekipamenduak erregulatu eta kontrolatzeko sistemak, establezimenduaren eragingarritasun energetikoa hobetzeko direnak; lokalak berriztatu eta handiagotzea).

 

c) Turismo-establezimenduak indarreko irisgarritasun-araudira egokitzea.

d) Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta turismo-sektorean lan egiten duten enpresetan eta establezimenduetan kalitate-kudeaketako eta ingurumen-kudeaketako sistema egiaztagarriak ezartzea.

2.- a), b), c) eta d) atalak baztertzaileak dira euren artean, hau da, deialdi berean establezimendu bakoitzak horietako bakoitzean aurreikusitako diru-laguntzak baino ezingo ditu eskatu.

 

Diru-laguntza taula

 

Met 2017programako diru-laguntza taula (DOCX, 24 KB)

 

Ebaluazio batzordea

 

Batzorde bat eratuko da dirulaguntzari buruzko Aginduko 11. artikuluan aipatutako lehenespen-irizpideen arabera eskabideen ebaluazio bateratua egiteko, eta batzordeak dagozkion ebazpenak bidaliko dizkio Turismo eta Ostalaritzako zuzendariari, hala dagokionean laguntzen zenbatekoa adieraziz.

Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

–     Lehendakaria: Carlos Izaguirre San Emeterio; ordezkoa: M.ª Teresa Lezana Pérez.

–     Batzorkidea-idazkaia: Cristina Madinabeitia Olariaga; ordezkoa: Ana Sarriegi Fortun.

–     Batzorkideak: Gema Etxenike Jauregibeitia; ordezkoa: Inés Pérez Citores.

        Miren Josune Etxebeste; ordezkoa: Amaia Agirre Gogorza.

        Ana Isabel Lekue Gallano; ordezkoa: Ana Abel Aguilera Iturbe-Ormaetxea.

        Eider Albizu Zenikazelaia; ordezkoa: Idurre Ostoloza Gárate



 

Nori dago zuzenduta


Agindu honetan bildutako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte:

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak):

 

Agindu honetan bildutako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte:

 

1.- Pertsona fisikoek, sozietate zibilek eta enpresek (mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainek), betiere Euskal Autonomia Erkidegoan jardueran aritzeko eskatzen diren legezko baldintzak betetzen badituzte; jarduerek honako tipologia hauetako batean kokatuta egon beharko dute:

a) Turismo-alojamenduko establezimenduak.

b) Jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak.

c) Bitartekaritzako turismo enpresak.

d) Turismo-garraioko enpresak.

e) Turismo aktiboko enpresak.

f) Kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.

g) Turismo-gidariak.

 

2.- Era berean, Espainiako Turismoko Kalitatearen Q marka lortzeko eta/edo berritzeko 6.d) artikuluan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte, aurreko tipologiez gain, upategiek, sagardotegiek eta txakolin-upategiek, baldin eta aurreko atalean bildutako betekizunak betetzen badituzte eta bisitagarriak baldin badira.

 

 

Betekizun orokorrak

  • Betekizunak eta merezimenduak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


 

.-

Garrantzitsua

Gorabehera teknikoak edo sistemaren akatsak jakinarazteko kontaktua: Tel. 012, 945 01 80 00    Email: ATTurismoa@ejie.eus

Gorabehera teknikoek, laguntzak kudeatzen dituen sistema informatikoa ohi bezala funtzionatzea eragozten dutenek, besterik ez dute eragingo epearen luzapena. Horretarako, uztailaren 3an, 23:59etan baino lehen jakinarazi behar dira.

Beste arazo batzuk, -ziurtagiri elektronikoa, nabigatzailea edo ordenagailuari dagozkienak-, ez dira gorabehera teknikotzat hartuko.

 

Izapidetza elektronikoan laguntza jasotzeko kontaktua:

Izapidetza elektronikorako laguntza zerbitzua bermatuta dago 14:30etara arte, bai aurrez aurre Lurralde Bulegoetan, bai urrunez ZUZENEAN eta EJIE kontakturako telefonoez. 19:30etara arte, ZUZENEAN zerbitzuan baino ez.

Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak:

  • ZUZENEAN: 012 - 945018000

EJIE: ATTurismoa@ejie.eus

2.- Beste kontsulta motak:

  • Beste pertsona baten bidez pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea
  • Beharreko dokumentazioa
  • Teletramitazio prozedura
  • Laguntza-programaren edukiak

Turismo eta Merkataritzako Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego, 2

01008 Vitoria-Gasteiz

Tlf.: 945 01 70 55
e-posta: gema-etxenike@euskadi.eus

Turismo eta Merkataritzako Bizkaiko Lurralde Bulegoa

General Concha, 23

48010 Bilbao

Tlf. 94 403 14 80/78/81

e-posta: a-lekue@euskadi.eus aa-aguilera@euskadi.eus i-gastelu-iturri@euskadi.eus

Turismo eta Merkataritzako Gipuzkoako Lurralde Bulegoa

Easo, 10

20006 Donostia-San Sebastián

Tlf. 943 02 25 64/943 02 24 21

e-posta: turismo-gipuzkoa@euskadi.eus m-etxebeste@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1010204

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


 

Dirulaguntza eskatzeko epea: 2017ko ekainaren 2tik uztailaren 3ra. Azken eguneko 24:00etan bukatuko da aurkezteko epea.

  Ohar garrantzitsua

Gorabehera teknikoak (laguntzak kudeatzen dituen sistema informatikoak ohi bezala funtzionatzea eragotzi dutenak) direla-eta, eskaeren epea luzatu egin da 2017ko uztailaren 4ko 14:30etara arte.

"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimaki elektronikoa, behar den bezala, bete eta bidali behar ditu eta, beste dokumentazioarekin batera, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan

Izapidetza elektronikoan laguntza jasotzeko kontaktua:

Izapidetza elektronikorako laguntza zerbitzua bermatuta dago 14:30etara arte, bai aurrez aurre Lurralde Bulegoetan, bai urrunez ZUZENEAN eta EJIE kontakturako telefonoez.

Garrantzitsua

Gorabehera teknikoak edo sistemaren akatsak jakinarazteko kontaktua: Tel. 012 , 045 01 80 00 Email: ATTurismoa@ejie.eus

Gorabehera teknikoek, laguntzak kudeatzen dituen sistema informatikoa ohi bezala funtzionatzea eragozten dutenek, besterik ez dute eragingo epearen luzapena. Horretarako, uztailaren 3an, 23:59etan baino lehen jakinarazi behar dira.

Beste arazo batzuk, -ziurtagiri elektronikoa, nabigatzailea edo ordenagailuari dagozkienak-, ez dira gorabehera teknikotzat hartuko.

Izapidetza elektronikoan laguntza jasotzeko kontaktua:

Izapidetza elektronikorako laguntza zerbitzua bermatuta dago 14:30etara arte, bai aurrez aurre Lurralde Bulegoetan, bai urrunez ZUZENEAN eta EJIE kontakturako telefonoez. 19:30etara arte, ZUZENEAN zerbitzuan baino ez.

 


Zerbitzu elektronikorako sarbidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk