Euskara eta Euskal Kulturako irakurle bat hautatzeko presazko deialdia irekitzeko dena La Platako Unibertsitatean.

Etxepare Euskal Institutua

LABURPENA
Xedea

Deialdi honen helburua da Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzea La Plata Unibertsitaterako.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak
Betekizunak eta merezimenduak
  • Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia). Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira.
  • Euskararen 3 HE edo baliokidea izatea. Euskararen 4 HE egiaztatuta lehenetsiko dira.
  • La Plata-ko unibertsitatean egonaldiaren baldintzak. Informazio xehatua
    • Klase-orduak: astean 9 ordu.
    • Zenbatekoa: Bideratutako zenbatekoa 20.000 euro urte bete irauten duen ikasturteko irakurletzarako. Irakurleak jasoko duen soldata garbia ez da zehatz-mehatz bat etorriko aipatu zenbatekoarekin.
    • Hautatuak deialdi honen helburu diren tokian tokiko unibertsitateei atxikiko zaizkie, baldintzen arabera.
    • Tokian tokiko unibertsitatearen herrialdean indarrean dagoen legediaren araberako kontratua sinatuko dute eta unibertsitate kontratugilearen klausula zehatzak bete beharko dituzte, bereziki kontratuak irauten duen bitartean aplikagarri zaien ordainsarien eta zergen erregimenari dagokionez.
    • Euskara eta Euskal Kulturako irakurle izateak ez dakar inolako lan- edo administrazio-harremanik Etxepare Euskal Institutuarekin eta, ondorioz, Institutu honek ez du bere gain hartuko irakurleak tokian tokiko unibertsitatearekin duen kontratu-harremanetik edo bere ekintzetatik eratorritako erantzukizunik, bereziki bere funtzioak betetzean sor daitezkeen kalteengatik.
    • Bidaiatzeko diru kopururik aurreikusita ez dagoen kasuetan, Etxepare Euskal Institutuak bere gain hartuko ditu tokian tokiko unibertsitatera lehenengo joan-etorriaren gastuak, irakurlea bere lanpostuan hasten dela bermatzeko.
  • Irakurle-baldintzaren onarpenaren konpromisoak Informazio xehatua
    • 2017ko apirilaren 17a baino lehenago La Platako unibertsitateetan lanean hastea, eta bertan zerbitzua ematea. Bertan eman beharko du zerbitzua 2017ko abenduaren erdialdean ikasturtea amaitu arte, luzatzeko aukerarekin.
    • Emandako ordutegia betetzea.
    • Euskara eta Euskal Kulturaren programa didaktikoa egitea ikasturtearen hasieran. Programa hori Etxepare Euskal Institutura bidali beharko da.
    • Ikasleen ebaluazioa egitea eta ikastaroa kudeatzea, bai eta ekintza akademikoak antolatzea ere (hitzaldiak, literatura jardunaldiak…) euskara ikertzeko eta euskal kultura sustatzeko asmoz.
    • Tokian tokiko irakasleak eta ikertzaileak euskara, euskal kultura eta antzeko gaiekin zerikusia duen guztian lagundu eta orientatzea.
    • Ikasturte bakoitza amaitutakoan, zerbitzuak ematen dituen departamentuaren bermea duen irakasle-memoria bat idaztea. Memoria hori Etxepare Euskal Institutura bidali beharko da, azken honek hitzarmena behar bezala doan ebaluatzeko.
    • Etxepare Euskal Institutuak antolatzen dituen prestakuntza ikastaroetan parte hartzea.

    Goian aipatutako konpromisoak ez betetzeak irakurleak ez jarraitzea ekar dezake.

    Irakurleak egindako irakasle-lana ziurtatzen duen egiaztagiri akademikoa jasotzeko eskubidea izango du, bertan ordu guztiak, irakasgaiak, ikastaroak… zehaztuta.

Aurrekontuko zuzkidura
20.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa

Deialdi honetan ikasturte bakoitzera bideratutako guztizkoa hogei mila eurokoa (20.000€) izango da.

Aurreko baliabide ekonomiko guztiak irakurletzak mantentzeko gastuak finantzatzeko erabiliko dira. Bideratutako zenbateko hori ez da bat etorriko, zehatz-mehatz, irakurleen soldatekin.

Egonaldiaren baldintzak:

  • Hautatuak deialdi honen helburu diren tokian tokiko unibertsitateei atxikiko zaizkie.
  • Tokian tokiko unibertsitatearen herrialdean indarrean dagoen legediaren araberako kontratua sinatuko dute eta unibertsitate kontratugilearen klausula zehatzak bete beharko dituzte, bereziki kontratuak irauten duen bitartean aplikagarri zaien ordainsarien eta zergen erregimenari dagokionez.

Euskara eta Euskal Kulturako irakurle izateak ez dakar inolako lan- edo administrazio-harremanik Etxepare Euskal Institutuarekin eta, ondorioz, Institutu honek ez du bere gain hartuko irakurleak tokian tokiko unibertsitatearekin duen kontratu-harremanetik edo bere ekintzetatik eratorritako erantzukizunik, bereziki bere funtzioak betetzean sor daitezkeen kalteengatik.

Bidaiatzeko diru kopururik aurreikusita ez dagoen kasuetan, Etxepare Euskal Institutuak bere gain hartuko ditu tokian tokiko unibertsitatera lehenengo joan-etorriaren gastuak, irakurlea bere lanpostuan hasten dela bermatzeko.

Ordainketa-modua:

Etxepare Euskal Institutuak egingo dizkio La Platako Unibertsitateari, irakurletzak mantentzetik eratorritako gastuen finantziaziorako zenbatekoen ordainketak.

La Platako Unibertsitateari dagokio Etxepare Euskal Institutuak egindako diru ekarpenak justifikatzea.

Deitzen duen erakundea
  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua
Ebazten duen erakundea
  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Errekurtsoak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute Etxepare Euskal Institutuko Zuzendariaren aurrean.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    • Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.

    Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.

    Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.

      Aurkeztu beharreko dokumentuak
    KONTAKTUA
    Harremanetarako datuak

    ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA

    Tabakalera Eraikina
    Andre Zigarrogileen Plaza 1-3
    20012 Donostia-San Sebastián

    Ordutegia: 08:30etik 14:00etara
    Telefonoa: 943 023 400
    Fax: 943 023 401

    Arreta Zerbitzua: Zuzenean

    Kodea
    1042301