Minimis araubidearen barruan, EAEko untxi-hazkuntzako ustiategietarako laguntzak 2017

[EAEko untxi-ustiategientzako 2017rako minimis araubideko laguntzak 2017]

Deskribapena


Xedea

Untxi-hazkuntzaren sektorean abeltzaintza-jarduerari eusteko, ustiategi horiei laguntzeko eta azken aldi honetan ustiategiek dituzten zailtasunak arintzeko helburuarekin.



Aurrekontuko zuzkidura

73.100 €

Prestazio ekonomikoa

73.100 eurokoa da agindu honen arabera eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura 2017ko ekitaldian eman beharreko laguntzen zenbatekoa.

5 euroko laguntza emango da lehenengo 750 ugaltzaileentzako, ehungarren abelburutik aurrera.

Kobratzeko eskubidea eragiten duten abereak zehazteko, 2017ko urtarrilaren 1ean eskatzailearen ustiategian zenbat abere dagoen egiaztatuko da.

Beste herri-administrazio batzuek helburu bererako emandako laguntzekin bateragarriak dira laguntza hauek. Hala ere, 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1408/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako minimis araubidearekin bat, onuradun batek jaso dezakeen zenbatekoa ez da izango 15.000 eurotik gorakoa hiru urteko epealdi baten; edozein delarik, bai laguntzaren helburua, bai laguntza ematen duen administrazio-organoa. Era berean, ez da diru-laguntzarik emango jaso beharreko zenbatekoa ez bada gutxienez 100 eurokoa.

Ordainketa-modua:

Laguntzak emateko prozedura hainbanaketa izango da. Beraz, emateko laguntzen guztizko zenbatekoa laguntzotarako izendatu den gehieneko kopurua baino handiagoa bada, gehieneko kopuru hori hainbanatu egingo da agindu honen arabera laguntzarako eskubidea dutenen artean, eta, ondorioz, dagozkion kopuru-murrizketak egingo dira.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoek edo juridikoak, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde eremuan kokaturiko ustiategi baten titularra direnak.

Betekizun orokorrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Jesus Saez de Heredia

Telefonoa: 945 01 96 57

Posta elektronikoa: j-saez@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria
  • EAEko untxi-ustiategientzako 2017rako minimis araubideko laguntzen eskaera (pdf , 54.14 KB)

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren hiru hileko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

    "Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua (pdf)

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

    "Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua (Nazioartekoa) (pdf)

Beste tramite batzuk