Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza-jardueretarako diru-laguntzak. Dantza profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntza (2017)

[Dantza prestakuntza]

Kultura eta Hizkuntza Politika

Argitaratze-data 2017/05/16
Eskabideak Informazio gehiago

Pertsona juridikoek eskabideak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat behar izango duzu. Pertsona fisikoek, entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.

Pertsona fisikoek eskabideak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu ahalko dituzte.

LABURPENA
Xedea

2017an zehar burutuko diren edo hasiko diren dantza-jardueretarako diru-laguntzak. Modalitatea: dantza profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntza.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Pertsona fisikoaren nortasuna
    • Bizilekua Euskadiko Autonomia Erkidegoan izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria
  • Pertsona juridiko pribatuak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Legez eratuta egotea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala duten.
    • Sozietatearen helburua dantza-jardueren ingurukoa izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea.
Aurrekontuko zuzkidura
51.200
Prestazio ekonomikoa
  • Bukaerako diru-laguntzak ez du inoiz eskatutako kopurua gaindituko,eztamuga orokorrakere.
  • Modalitate berean, proiektu bakar bat diruz lagundu ahalko da eskatzaile bakoitzeko.
  • Modalitate honetako onuradun batek ezingo du 20.000 euro baino gehiagoko diru-laguntzarik jaso.
Ordainketa-modua:
  • Lehenengo ordainketa, emandako laguntzaren %50koa, ebazpena jakinarazten denetik aurrera egingo da, 14.a) artikuluan aipatutako epea igarota, laguntzari uko egin ez bazaio.
  • Gainontzeko %50ekoa, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, justifikazioaren ondoren.
Deitzen duen erakundea
  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Pertsona onuradunek, dagokion jarduera amaituta, beti ere 2018ko azaroaren 30a baino lehen, justifikazioa aurkeztu beharko dute.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Sei hilabeteko epean gehienez, agindu hau indarrean jartzen denetik.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea
0095107