Euskal Autonomia Erkidegoan egon eta 2016-2017ko ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasuneko programak dituzten unibertsitateetarako, goi-mailako arte eta kirol irakaskuntzen ikastetxeetarako eta beste zenbait erakundetarako diru-laguntzen deialdia.
[ERASMUS]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
2016-2017ko ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasuneko programak dituzten erakunde hauei diru-laguntzak ematea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateak eta goi-mailako arte eta kirol irakaskuntzen ikastetxeak.
- Euskal Autonomia Erkidegoko beste erakunde eta organismo batzuk.
Aurrekontuko zuzkidura
1.071.200 (euro)Prestazio ekonomikoa
- 371.200 euroko aurrekontua ezarri da Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak (SEPIE) emandako laguntzak osatzeko, eta 8.1.b) artikuluan daude ezarrita zenbatekoak.
- 700.000 euroko aurrekontua ezarri da Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuaren (SEPIE) laguntzarik ez duten egonaldietarako; eta 8.1.c) artikuluan daude ezarrita zenbatekoak.
Nori dago zuzenduta
Eskakizunak:
- Deialdi honetan unibertsitate hauek parte hartu ahal izango dute: Euskal Herriko Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitateko Ingeniarien Goi Eskolak, egoitza Donostian daukanak (TECNUN).
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Eskakizunak:
- Goi-mailako arte eta kirol irakaskuntzen ikastetxe hauek parte hartu ahal izango dute: EASD-Vitoria-Gasteizek, Musikenek, Kirolenek eta Dantzertik.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Eskakizunak:
- Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten beste erakunde edo organismo batzuek ere parte hartu ahal izango dute baldin eta Erasmus+ mugikortasun programetan parte hartzen badute unibertsitateko prestakuntzaren eremuan.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Betekizunak
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galarazten dion zigor penalik edo administratiborik, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren araberako sexuaren ziozko bereizkeria barne dela.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Konpromisoa hartzea diru-laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzekin edo eskakizunekin lotutako edozein egoera aldatzen bada, edo erakundeak xede bererako beste diru-laguntza, sarrera edo baliabide batzuk eskuratzen baditu edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribaturengandik horren berri emateko.
- Ez gertatzea azaroaren 17ko 38/2003 legeak, Diru-laguntzen lege orokorrak, 13. artikuluko 2. idatz-zatian zehaztutako egoerarik.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta sei hilabetera ebatziko du deialdia Unibertsitateetako zuzendariak.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak