Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren eta zenbait finantza-erakunderen artekoa, berme publikodun ezohiko finantziazio-lerro bat gaitzen duena

[Bermeak % 60 - Finantza-erakundeekin sinatutako hitzarmena]

Deskribapena


Xedea

Hitzarmen honen xedea da berme publikoa ematea, gehienez ere 400.000.000€-raino, sinatzen denetik –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak abalak emanez– hitzarmen honen esparruan, hitzarmenean sartutako finantza-erakundeek beren bezeroei emandako finantziazioaren onuradunei.

Aurrekontuko zuzkidura

400.000.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Hitzarmenean sartutako finantza-erakundeek eman beharreko finantza-eragiketen ezaugarriak

  • Finantziazio-eragiketak mailegu berrien bidez gauzatuko dira, klausula honen hurrengo ataletan zehaztutako ezaugarriekin bat etorriz. Mailegu horiek, hitzarmenean sartutako finantza-erakundeek emandakoak, zirkulatzailearen finantziazioa areagotzeko eta aktibo finkoak eskuratzeko erabiliko dira. Beraz, finantziazio berri hori ezin izango da erabili kreditu biziak amortizatzeko.
  • Honako hauen artean egongo da maileguen zenbatekoa, orokorrean.
    1. 50.000 € eta 750.000 € artean, enpresa txiki eta ertainentzat.
    2. 10.000 € eta 100.000 € artean, banako enpresarientzat eta profesional autonomoentzat.

Zehaztasunak

  • Arrantzaren eta akuikulturaren sektoreetan jarduten duten eskatzaileentzat, Kontseiluaren 104/2000 (EE) Erregelamenduan jasotzen denaren arabera, muga 225.000 €-koa izango da. Banako enpresaburuak edo autonomoak badira, gehieneko zenbatekoa aurreko b) atalean adierazitakoa izango da.
  • Tratatuaren I. eranskinaren zerrendan ageri diren nekazaritza-produktuen lehen mailako produkzioan jarduten duten eskatzaileentzat gehieneko muga 56.250 €-koa izango da.

Amortizazio epea eta sistema

  • 3 edo 5 urte, eta printzipala amortizatzeko aukerako gabealdia urtebetekoa izango da.
  • 7 urte, eta printzipala amortizatzeko aukerako gabealdia bi urtekoa izango da.
  • Hiru hilean behin edo sei hilean behin egingo da interesen eta amortizazio-kuoten likidazioa, epeak amaitutakoan.
  • Aplikatu beharreko interes-tasa Euribor gehi %1 (gehienez) 3 urteko epekoentzat, %1,25 (gehienez) 5 urteko epekoentzat eta %1,25 (gehienez) 7 urteko epekoentzat.
  • Berandutza interesaren tasa honela lortuko da: ez-betetzearen unean indarrean zegoen interes-tasa arruntari %2 gehituz.
  • Gehienez ere % 0,5eko komisio bakarra aplikatu ahal izango da.
  • Mailegu-hartzaileak aurretiaz ezeztatu edo amortizatu ahal izango du mailegua, inolako kosturik gabe.

Abal-eragiketen ezaugarriak

Eusko Jaurlaritzak emandako abalaren kostua honako hau izango da: formalizazio egunaren –hori barne– urteurren bakoitzaren hasieran bermatutako kredituaren saldo biziaren gaineko %0,75. Zenbateko hori hitzarmenean sartuta dauden erakundeek onuradunari kobratuko diote eta, zehazten den eran, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari ordainduko zaio.

 

Finantziazio-lerroak

Jarduera ekonomikoko sektore guztiek izango dituzte eskuragarri finantziazio-lerroak, Hitzarmenaren bigarren estipulazioan jasotako salbuespenekin; hitzarmenaren 2. (minimis laguntzei Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzko Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EE) Erregelamenduaren 1. artikuluarekin lotuta), 3. (kaudimen gabezi kolektibori eza), 4., 5. eta 6. puntuak.

Nori dago zuzenduta


Honako hauek baliatu ahal izango dira finantziazio programa honetaz eta programa horren bidez emandako bermeez:

  • ETEak
  • Banakako enpresaburu eta profesional autonomoak

Betekizun orokorrak

  • betebeharrrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ogasuna eta Ekonomia

Ebazten duen erakundea

  • Ogasuna eta Ekonomia > Ogasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


 

EUSKO JAURLARITZA

INDUSTRIA GARATZEKO ZUZENDARITZA

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 01 82 35

E-mail: b-barrenetxea@euskadi.eus 

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


 

Eskabideak aurkezteko epea

Hitzarmen hau sinatzen denetik 2017ko abenduaren 31a arte dago irekita epea, eta berez luzatu ahal izango da, baldin eta aurrekontu-zuzkidurarik badago eta hitzarmenean sartuta dauden finantza-erakundeek salatzen ez badute

 

Web aplikaziorako sarbidea

"Berme Publikodun Ezohiko Finantzaketa Programa”-rako sarbidea Kanal Elektroniko barne” Zerbitzu elektronikorako sarbidean” aurkitzen da.

Zerbitzu elektronikorako sarbidea - SPRI

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe