Berrikertu 2016-2017. Giza kapital ikertzailea sartzeko laguntzak

[Berrikertu 2016-2017]

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

LABURPENA
Xedea

Agindu honen helburua da giza kapital ikertzailea sartzeko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileetan eta enpresetan, itzuli behar ez diren diru-laguntzen bitartez, langile ikertzaileak kontratatzeko.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Onuradunak Informazio xehatua
    1. Agindu honetan ezarritako diru-laguntzen onuradun honako hauek izan daitezke: 
      1. Enpresak: ETEak edo enpresa handiak, bai eta enpresa-elkarteak ere. 
      2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide diren eragileak, , eta, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera egiaztatuak, kategoria hauetan: 
        • ikerkuntza kooperatiboko zentroak
        • teknologia-zentroak
        • enpresetako I+G unitateak
    2. Agindu honen ondorioetarako, honako hauek definitu dira(2015eko Aginduaren3. Artikuloa) 
      • Enpresa: irabazteko asmoarekin jarduera ekonomikoren bat egiten duen erakunde juridiko oro. De minimis laguntzak aplikatzeari buruzko 1407/2013 (EB) Erregelamenduari dagokionez, erakunde berak izatez edo zuzenbidez kontrolatzen dituen erakundeak enpresa bakartzat hartu behar dira. 
      • Enpresa txiki eta ertainak (ETE): mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak zehazteko 2003ko maiatzaren 6an Batzordeak emandako 2003/361/EE Gomendioaren arabera. 
      • Enpresa handia: enpresa txiki eta ertainen kategoriatik kanpo geratzen den edozein. 
      • Enpresa-elkartea: irabazi-asmorik gabeko enpresa-elkarte sektoriala, eskaera aurkeztean eratuta eta dagokion erregistroan inskribatuta dagoena eta baliozkoa, eta, besteak beste, bere sektorerako ikerketako eta garapeneko proiektuak eta jardunak egiten dituena
Betekizunak eta merezimenduak
  • Betekizunak Informazio xehatua
    1. Erakunde onuradunek EAEn kokatuta egon beharko dute, edo EAEn ekoizpen-zentro bat izan beharko dute.
    2. Erakunde onuradunek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta izan behar dituzte.
    3. Ezin izango dira erakunde onuradun izan diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehazten diren egoeretako batean dauden erakundeak.
    4. Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela, berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeko duten erakundeak ezin izango dira onuradun izan.
    5. Erakunde onuradunak ez dira egon behar zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ez eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) azken xedapenetatik seigarrenean xedaturikoari jarraikiz.
    6. Agindu honek arautzen dituen laguntzak erakunde onuradunei eman eta, hala dagokionean, ordaindu aurretik, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi den eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzulketa- edo zehapen-prozedura amaitzea.
    7. Laguntza hauen onuradun izateko baldintzak betetzeari eutsi egin beharko zaio, emandako diru-laguntza guztia likidatu arte.

    DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN JARDUERAK:

    Erakunde onuradunek egingo dituzten I+G proiektuetan lan egiteko langile ikertzaileen kontratazioa lagundu ahal izango da diruz.

    Diruz lagunduko diren jarduerak gauzatzeko datak: 2016ko urtarrilaren 1etik 2016ko abenduaren 30a arte.

    Betekizunak:

      1. Erakunde onuradunek behar bezala justifikatu beharko dute langile ikertzaileak kontratatzeko beharra, egingo dituzten I+G jarduerak garatzeko.
      2. Ikertzailearen kontratazioa ikerketa-jarduera garatuko duen EAEko ekoizpen-zentroan egin beharko da.
      3. I+G jarduerak EAEn dituzten instalazioetan egin beharko dituzte zuzenean erakunde onuradunek.
      4. Kontratatu beharreko ikertzaileak, agindu honen ondorioetarako, betekizun hauek bete beharko ditu:
        1. Enpresentzat eta enpresa-erakundeentzat: unibertsitate-titulua eta I+G proiektuekin lotuta dagoen eta froga daitekeen lanbide-esperientzia, gutxienez 2 urtekoa; edo, bestela, doktore-titulua izan beharko du.
        2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragileentzat: doktore-titulua izan beharko du.
      5. Kontratazioa kalitate-baldintzetan egin beharko da, kontratatutako pertsonaren profilarekin bat datorren ordainsaria bermatzeko. Zentzu horretan, urteko gutxieneko kostu hauek ezartzen dira (ordainsari gordina gehi Gizarte Segurantzako enpresa-kostua):
        1. 20.000 euro, 2 urteko esperientzia duen ikertzaile batentzat.
        2. 40.000 euro, 10 urtetik gorako esperientzia eta/edo doktore-titulua dituen ikertzaile batentzat.
      6. Horrez gain, kontratazio berriek hau bete beharko dute:
        1. Ikertzaileak erakundearekin formalizatuko duten lehenengo kontratua aurkezten den deialdiaren urtean egin beharko da, eta gutxienez 12 hilabeteko iraupena izango du.
        2. EAEko enpresa bateko ikerketa-talde batetik datorren eta aurretiaz gehienez ere hiru alditan diruz lagunduta egon den kontratua izan duen ikertzailearekin eginiko kontratuek ezin izango dute diru-laguntzarik jaso.
        3. Erakunde onuradunek egiaztatu beharko dute kontratua formalizatu aurreko 12 hilabeteetan ez dutela lan-arloko kontratu-loturarik izan proposatutako ikertzailearekin.
        4. Erakunde onuradunek kontratatzeko 3 pertsona aurkeztu ahal izango dituzte gehienez. Lehentasun-hurrenkera adierazi beharko dute, eta saiatuko dira emakumeen eta gizonen arteko oreka bermatzen, guztiak ere gaitasun, konpetentzia eta prestakuntza egokiarekin.
        5. Gutxienez 2 lanpostu gordeko dira % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura
2.100.000 €
Prestazio ekonomikoa

Laguntzen gehieneko zenbatekoa (2016ko abenduaren 28ko aginduaren 7.artikulua)

Kontratazio bakoitzagatik erakunde onuradun bakoitzari eman beharreko laguntzen ehunekoak hauek izango dira gehienez:

  1. Enpresak:
    1. % 60 ETEentzat.
    2. % 50 gainerako enpresentzat: Enpresa handiak eta enpresa-elkarteak.
  2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragileak: % 50.
  3. Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak, diru-laguntza jaso dezakeen kontratazio bakoitzeko, ezin izango ditu kopuru hauek gainditu:
    1. 18.000 euro, 2 urteko edo hortik gorako ikerketa-esperientzia daukan ikertzaile batentzat.
    2. 30.000 euro, 10 urtetik gorako ikerketa-esperientzia edo doktore-titulua duen ikertzaile batentzat.
    3. Erakunde onuradunen kategoria bakoitza finantzatzera bideratutako diru-zuzkidura onesten diren eskaerei erantzuteko behar bestekoa izango da, aurreko paragrafoan ezarritako baldintzetan, 11. artikuluan aurrez ikusitako eskaeren ebaluaziotik ondorioztatzen den hurrenkerari jarraituz, aurrekontu-kreditua agortu arte 

 

DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN GASTUAK

Aginduaren 5. Artikuloak aipatzen du. Diru-laguntza jaso dezakeen gastutzat hartuko da ikertzailea kontratatzeko kostua: soldata-ordainsari gordina gehi Gizarte Segurantzako enpresa-kuota (urteko kuoten hobaria kenduta, hala badagokio)

 

LAGUNTZEN IZAERA ETA DIRU-LAGUNTZA EMATEKO PROZEDURA

Aginduaren 6. Artikuloak aipatzen du

  1. Laguntzak hauek diru-laguntzak izango dira, eta publikotasun-, lehia- eta objektibotasun-printzipioei jarraituz emango dira.
  2. Laguntzak hauek “ de minimis” izeneko laguntzak dira eta, Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamendua (DO, L 352, 24.12.2013) aplikatzen da.
  3. Diru-laguntza emateko prozedura lehiaketa bidezkoa izango da, erakunde onuradunen kategoria bakoitzeko.
  4. Agindu honen 9. artikuluan aipatutako dokumentazio guztia behar bezala aurkeztu ostean, arau honetan eskatzen diren betekizun guztiak betetzen dituztenean, orduan onetsiko dira eskaerak, eta 7. artikuluan zehaztutako zenbatekoen arabera esleituko zaizkie diru-laguntzak

 

DIRU-LAGUNTZEN ORDAINKETA. (Aginduaren 13. Artikuloa biltzen da)

Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da, era honetan:

  1. Lehenengo ordainketa ikertzaileak kontratazio- edo berritze-ekitaldian izango duen kontratazio-denborarekiko proportzionala izango da, eta gehienez ere emandako diru-laguntzaren % 50.

    Betiere, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi ostean egingo da ordainketa, jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epea igarota uko adierazirik ez bada.

  2. Bigarren ordainketa diru-laguntzak kudeatzeko zuzendaritzaren titularraren ebazpen baten bidez egingo da. Bigarren ordainketa honetan, diru-laguntzaren gainerako zatia ordainduko da, eta urteko programa amaitu ostean likidatuko da; aldez aurretik, bitarteko elektronikoak erabilita, diru-laguntza jaso duten jarduerak egin direla egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dira.

Deitzen duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskaerak eta gainerako agiriak aurkeztea

    Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 09:00etan; amaitu, berriz, 2017ko otsailaren 15eko 12:00etan amaituko da.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Sei hilabete, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

 

Kontaktu Telefonikoa

Eusko Jaurlaritza - Ekonomia Garapena eta Azpiegiturak
Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza

Tfno.: 945 01 99 85
E-Mail: a-sedanoortiz@euskadi.eus

Tfno.: 945 01 82 54
E-Mail: x-dominguezlopez@euskadi.eus

 

Kontaktu Presentziala

Eusko Jaurlaritza - Ekonomia Garapena eta Azpiegiturak
Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza
Donostia-San Sebastian,1
01010 Vitoria-Gasteiz

ZUZENEAN - Aurrez aurreko arreta

Ordutegia
Publikoarentzako etenik gabeko ordutegia astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30ak arte.
Urte osoan irekita abuztuan (8:00etatik 14:30ak arte), herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

Herritarren arretako bulegoak

Bilbao:
Gran Vía, 85
48011 Bilbao (Bizkaia)

Donostia-San Sebastián:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Vitoria-Gasteiz:
Ramiro Maeztu, 10 bajo
01008 Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava)

ZUZENEAN - Telefono bidezko arreta

012 telefonoa
Telefonoak artapenerako etenik gabeko ordutegia dauka, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:30ak arte.
Urte osoan irekita abuztuan (8:00etatik 14:30ak arte), herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

  • Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
  • Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
  • Atzerritik: 00 34 945 018000
Kodea
1042201