2017ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoa

Erakunde:
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Organoa:
Lege Araubide Zuzendaritza

Helburuak

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 6koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Lehendakaritzako Diru-laguntzen 2017ko Plan Estrategikoa onartzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen diru-laguntzen lege-araubidean ezarritakoaren arabera, diru-laguntzen sustatzaileak diren administrazio publiko edo erakundeek diru-laguntzen plan estrategiko bat izan beharko dute aldez aurretik.

Alde horretatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak plan estrategiko horiek egiteko oinarrizko jarraibideak zehaztu ditu, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren 01/15 Zirkularraren bitartez.

Horretarako, eta baterako ikuspegia eskaintzeko, eraginkortasun-mailak areagotzea eragiteko eta publizitatea eta gardentasuna errazteko, erabaki da Lehendakaritzaren 2017ko Diru Laguntzen Plan Estrategiko honek jaso ditzala Aurrekontuen Legean 2016rako egindako aurreikuspenak –2017rako luzatuta baitago lege hori–, eta 2017ko Aurrekontuen Lege proiektuan aurreikusitako eguneratzea. 2017ko otsailaren 21ean egindako bilkuran onartu zuen Jaurlaritzaren Kontseiluak lege-proiektu hori.

Horrela, aipatu beharra dago 2017rako aurreikusitako laguntzek eta diru-laguntzek ondoko ezaugarriak dituztela, 2016rako Aurrekontuen Legearen luzapenez luzatutakoak eta 2017rako Aurrekontuen Lege-proiektuan aurreikusitakoak izateagatik:

  • Sailaren idazkaritza nagusi guztietan daude laguntzen eta diru-laguntzen aurreikuspenak.
     
  • Norgehiagoka-prozedura bidez esleitu beharreko hornidura moduan agertzen dira sariak eta bekak ere.
     

Horiek guztiak kontuan hartuta, Lehendakaritzako Diru-laguntzen 2017ko Plan Estrategikoa onartzen da.

Horren ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT: 

Lehenengoa.– Lehendakaritzako Diru-laguntzen 2017ko Plan Estrategikoa onartzea; ebazpen honen eranskinean jaso da plana.

 Bigarrena.– Argitara ematea ebazpen hau, egokiak diren baliabideak erabiliz eta, dena den, euskadi.eus webgunean Lehendakaritzari dagokion eremuan txertatuz..

Jesús Peña Martínez
Lehendakaritzaren idazkari nagusia

Eranskina: Lehendakaritzaren 2017ko Diru Laguntzen Plan Estrategikoa (PDF, 542 KB)

Azken aldaketako data: