Arautegia

Inprimatu

52/2015 DEKRETUA, 2015eko apirilaren 21ekoa, Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko kide batzuk kargutik kentzeko eta kide berriak izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 78
  • Hurrenkera-zk.: 1886
  • Xedapen-zk.: 52
  • Xedapen-data: 2015/04/21
  • Argitaratze-data: 2015/04/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Apirilaren 20ko 3/2007 Legearen bidez, Etxepare Euskal Institutua sortu eta arautu zen, honako helburu hau zuela: euskara eta euskal kultura Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzea, hedatzea eta proiektatzea, hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adierazmoldetan.

Etxepare Euskal Institutua nortasun juridiko propioa duen zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, bere helburuak betetzeko jarduteko gaitasuna du eta kultur arloan eskuduna den Jaurlaritzako sailari atxikita dago. Honako hauek dira Institutuaren organo artezkariak: Patronatua, Zuzendaritza Kontseilua eta zuzendaria.

Apirilaren 20ko 3/2007 Legeak, 7. artikuluan, Patronatuko kideak nor diren xedatzen du. 7.3 artikuluak xedatzen duenez, Patronatuko kideak izango dira, besteak beste, euskal letrak, filologia eta kultura ordezkatzen dituzten hamabost kide, eta kide horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzaren Kontseiluak izendatuko ditu. Horretaz gainera, badio berezko kideak ez direnak lau urterako izendatuko direla eta, epe hori igarotakoan, beste lau urterako ere izendatu ahal izango direla berriz, baina behin bakarrik segituan.

Halaber, 3/2007 Legearen lehenengo xedapen gehigarriak, 2. idatzi-zatian, xedatzen duenez, «Etxepare Euskal Institutuko organo artezkarietako kideen izendapena nahiz organo horien eraketa jardueren hasiera baino lehen egingo dira».

Etxepare Euskal Institutuaren Antolakuntza eta Jarduera Araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak, bestalde, xedatzen du Institutua kide anitzeko bi organok osatuko dutela: batetik, Patronatua eta Zuzendaritza Kontseilua, eta, bestetik, pertsona bakarreko organo bat, zuzendaria.

Maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak, 10. artikuluan, Patronatuko kideak berezkoak eta berezkoak ez direnak nor diren xedatzen du. 10.2 artikuluak dio Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzaren Kontseiluak izendatuko dituela euskal letra, filologia eta kultura ordezkatzen dituzten Patronatuko kide ez-berezkoak, lehendakari exekutiboaren proposamenez.

Horretaz gainera, 10.4. artikuluan zehazten du berezko kideak ez direnak lau urterako izendatuko direla eta, epe hori igarotakoan, beste lau urterako ere izendatu ahal izango direla berriz, baina beste behin bakarrik segituan. Epe hori amaitutakoan ere jarraituko dute beren funtzioak betetzen, harik eta haien ondorengo kide berrien izendapenak indarrean jartzen diren arte.

Hori dela eta, maiatzaren 18ko 143/2010 Dekretuaren bidez izendatu ziren Patronatuko kideak.

Dekretu haren ondotik, Eusko Jaurlaritzaren egitura aldatu egin da lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren bidez (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena; EHAA, 243/2012 zk., abenduaren 17koa).

Aldaketa horren ondorioz, bai eta euskal letrak, filologia eta kultura ordezkatzen dituzten kide batzuk berritzearen ondorioz ere, Etxepare Euskal Institutuaren zenbait kide berezko eta ez-berezko eguneratu beharra dago.

Horrenbestez, ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritzaren Legean eta Etxepare Euskal Institutua sortu eta arautzen duen apirilaren 20ko 3/2007 Legearen 6. eta 7. artikuluetan ezarritakoarekin bat, bertan arautzen baita Institutuaren Patronatuaren eta Zuzendaritza Kontseiluaren osaera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2015eko apirilaren 21eko bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 21a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.