Arautegia

Inprimatu

32/2018 DEKRETUA, martxoaren 6koa, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen Dekretua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Ekonomia Saila; Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 1342
  • Xedapen-zk.: 32
  • Xedapen-data: 2018/03/06
  • Argitaratze-data: 2018/03/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Sailak; Ekonomia; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasak eta prezio publikoak arautzen dituen araudiak ahalbidetzen du zerbitzuak emateagatik edo zuzenbide publikoko erregimenean egindako jarduerak gauzatzeagatik ordaintzen diren diru-kontraprestazioak ezartzea, baldin eta, zerbitzu edo jarduera horiek sektore pribatuak emanda ere, herritarrek beren borondatez eskatzen badituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen testu bategina onartzeko den irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren 31. artikuluan xedatzen denez, dekretu bidez zehaztuko da zer zerbitzu eta jarduera ordaindu ahal izango diren prezio publikoen bidez, Ogasunaren arloan eskumena duen sailak eta zerbitzuok eta jarduerok eman edo egiten dituen sailak edo dagokion organoa edo erakundea atxikita duenak elkarrekin proposatuta.

2013ko abuztuaren 12an argitaratu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen uztailaren 30eko 397/2013 Dekretua (azaroaren 2ko 152/2016 Dekretuak aldatua).

Dekretu horren bidez, uztailaren 30eko 397/2013 Dekretuaren eranskinean beste apartatu bat erantsi da, 16 bis, kirol-lehiaketetan eta jarduera fisikoarekin lotutako ekitaldietan ezarri beharreko dopin-kontroleko zerbitzuetarako, kirolaren arloan eskumena duen sailean.

Ondorioz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, dagozkion nahitaezko txostenak eman eta gero, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren adostasunarekin eta Gobernu Kontseiluak 2018ko martxoaren 6an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

Dekretu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteizen, 2018 martxoaren 6an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.