Arautegia

Inprimatu

30/2017 DEKRETUA, abenduaren 15ekoa, Lehendakariarena, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko kide bat aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 242
  • Hurrenkera-zk.: 6142
  • Xedapen-zk.: 30
  • Xedapen-data: 2017/12/15
  • Argitaratze-data: 2017/12/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Justizia

Testu legala

Irailaren 29ko 23/2015 Dekretuaren bitartez, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseilua osatzen duten kideak izendatu ziren, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko azaroaren 27ko 4/2014 Legean ezarritakoaren arabera.

Geroago, ekainaren 30eko 18/2017 Dekretuaren bitartez, aldatu egin ziren Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko zenbait kide.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko azaroaren 27ko 4/2014 Legearen 8.2 artikuluaren arabera, artikulu horren 1. zenbakiko a) apartatutik d) apartatura arte (biak barne) aipatu diren Zuzendaritza Kontseiluko kideek beren izaerari eutsiko diote bakoitzak bere instituziokoa izaten jarraitzen badu, salbu eta hautatzeko eskumena duen organoak ordeztea erabakitzen badu.

Ildo horretan, Lehendakariaren irailaren 29ko 23/2015 Dekretuaren bitartez Zuzendaritza Kontseiluko kide izendatutako batek ez du betetzen bere instituziokoa izaten jarraitzeko baldintza, eta ordeztu egin da, hura hautatzeko eskumena duen organoaren erabakiz. Horrela, Administrazio Orokorrari dagokionez, kide berri bat hautatu du Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak. Bidezkoa da, beraz, horren izendapena formalizatzea.

Ondorioz, hauxe

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorra ordezkatzeko:

Mikel Xabier Aizpuru Murua jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko abenduaren 15ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.