Ordutegiak aldatzeko baimenak

Deskribapena


296/1997 Dekretua, abenduaren 16koa honen helburua da Euskal Autonomi Elkartearen eremuan jendaurreko ikuskizun eta jolas jardueren ordutegiak arautzea, bai eta jarduera horien beste alderdi batzuk ere, ordutegiekin zerikusia dutenak hain zuzen.

 


Ikuskizunen eta jolas-jardueren ordutegiak aldatzea eta joko- eta ostalaritza-lokalen ordutegiak aldatzea

Jolas-jarduerak eta ikuskizunak hasteko/amaitzeko edo joko- eta ostalaritza-lokalak irekitzeko/ixteko ordutegia aldatzea.

 

Nori dago zuzenduta


  • Ostalaritza lokalak.
  • Jokorako lokalak.
  • Jendaurreko ikuskizunen lokalak.
  • Beste jendaurreko ikuskizun eta jolas jarduera batzuk.

 

 

 

 

 

 

Aplikatu beharreko araudia


296/1997 Dekretua, abenduaren 16koa, Jendaurreko ikuskizunak eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk ezartzen dituena (abenduaren 19ko EHAA, 243 zk.). 210/1998 Dekretua, uztailaren 28koa, Jendaurreko ikuskizunak eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzen dituen Dekretua aldatzen duena. 210/1998 Dekretua, uztailaren 28koa, Jendaurreko ikuskizunak eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzen dituen Dekretua aldatzen duena. 14/2014 DEKRETUA, otsailaren 11koa, Jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzen dituen Dekretua hirugarren aldiz aldatzen duena. HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2012ko ekainaren 25ekoa, Herrizaingoko sailburuarena, ostalaritza eta jendaurreko ikuskizunen lokalen ordutegien publizitateari eta identifikatzeko bereizgarriei buruzkoa». AGINDUA, 2012ko ekainaren 25ekoa, Herrizaingoko sailburuarena, ostalaritza eta jendaurreko ikuskizunen lokalen ordutegien publizitateari eta identifikatzeko bereizgarriei buruzkoa. AGINDUA, 2013ko otsailaren 1ekoa, Segurtasuneko sailburuarena, luzatu egiten duena 2012ko ekainaren 25eko Aginduan emandako epea, hain zuzen ostalaritzako eta jendaurreko ikuskizunetako lokalen kanpoaldean identifikazio-bereizgarriak jartzeko dena.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Arabako Lurralde Bulegoa
Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Bizkaiko Lurralde Bulegoa
Helbidea: Kale Nagusia 81, 1. solairua
48011 Bilbao

Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Helbidea: Vitoria-Gasteiz hiribidea, 3-4.a
20018 Donostia-San Sebastián

Zuzenean
Helbidea: Donostia-San Sebastian kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Ikuskizunen eta jolas-jardueren ordutegiak aldatzea eta joko- eta ostalaritza-lokalen ordutegiak aldatzea: 0021501

Administrazioari komunikazio-egintza


Eskabidea egiaztatu ondoren, eraginpean hartutako udalei, lurralde-zerbitzu eskudunari eta Ertzaintzako Joko eta Ikuskizun Unitateari txostenak eskatuko zaizkie.

Eskabideak Aurkezteko Epea:

Interesdunaren eskariz.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabetekoa, martxoaren 13ko 36/2012 Dekretuaren bosgarren artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizun publikoen eta jolas-jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk ezartzen dituen dekretua bigarrenez aldatzen du.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk