2014. urtean egingo edo hasiko diren kirol-lehiaketa ofizialetan nazioarteko eremua eta izaera dutenetan, kategoria absolutuan parte hartzeko diru-laguntzak.
2014an egingo edo hasiko diren kirol-lehiaketa ofizialetan, nazioarteko esparrua eta izaera dutenetan, kategoria absolutuan parte hartzeko diru-laguntzak emateko erregimena ezartzen du agindu honek, artikulu honetan jasotzen diren baldintzei jarraiki.
Agindu honen ondorioetarako, nazioarteko esparrua eta izaera duten kirol-lehiaketa ofizialtzat joko dira nazioarteko federazio baten, Europako federazio baten edo nazioarteko profesionalen liga baten egutegi ofizialean sartzen diren lehiaketak.
Goi-mailako kirola sustatzeko xedea izan behar dute lehiaketa horiek. Ez da diru-laguntzarik emango funtsean partaidetzako kirola sustatzera bideratuta dauden jardueretarako (jolaserako, aisiarako eta osasunerako kirola), ez eta euskal kirol-selekzioek parte hartzen duten kirol-lehiaketetarako ere.
Hirurehun eta berrogei mila (340.000) euro. Horietatik, 210.800 euro 2014 urterako ordainketa-kredituari dagozkio eta 129.200 euro 2015erako konpromiso-kredituari.
- AGINDUA, 2014ko uztailaren 1ekoa (EHAA Zk. 132/2014)
AGINDUA, 2014ko uztailaren 1ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarena, 2014an egingo edo hasiko diren kirol-lehiaketa ofizialetan, nazioarteko eremua eta izaera dutenetan, kategoria absolutuan parte hartzeko diru-laguntzak emateko erregimena ezartzen duena.
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte (abuztuan izan ezik, 14:30ak arte).
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
-
Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte astelehenetik ostiralera arte (abuztuan izan ezik, 14:30ak arte).
-
Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
Herritarren arretako bulegoak
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte (abuztuan izan ezik, 14:30ak arte).
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Herritarren arretako bulegoak
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte (abuztuan izan ezik, 14:30ak arte).
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
2014an egingo edo hasiko diren kirol-lehiaketa ofizialetan, nazioarteko esparrua eta izaera dutenetan, kategoria absolutuan parte hartzeko diru-laguntzak emateko erregimena ezartzen du agindu honek, artikulu honetan jasotzen diren baldintzei jarraiki.
Agindu honen ondorioetarako, nazioarteko esparrua eta izaera duten kirol-lehiaketa ofizialtzat joko dira nazioarteko federazio baten, Europako federazio baten edo nazioarteko profesionalen liga baten egutegi ofizialean sartzen diren lehiaketak.
Goi-mailako kirola sustatzeko xedea izan behar dute lehiaketa horiek. Ez da diru-laguntzarik emango funtsean partaidetzako kirola sustatzera bideratuta dauden jardueretarako (jolaserako, aisiarako eta osasunerako kirola), ez eta euskal kirol-selekzioek parte hartzen duten kirol-lehiaketetarako ere.
Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte legez eratuta eta dagokien erregistroan inskribatuta dauden eta egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten kirol-klubek, kirol-elkarteek eta helburutzat kirola duten nortasun juridikoko erakundeek. Kirol-federazioek ezin izango dituzte diru-laguntza hauek eskuratu.
Ezin izango dute deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzarik eskatu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean zehar, laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalen bat duten pertsonek, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekuren bat dutenek ere. Halaber, ezin izango dute diru-laguntzarik eskatu, zehapenak ezarritako epean zehar, sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalen bat dutenek, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoaren arabera.
Beti ere, onuradunei diru-laguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa- edo zehapen-prozedura oro, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzengatik hasitakoak eta artean izapidetzen ari direnak, eta zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla frogatzea. Orobat, eta dagokionean, ezinbestekoa izango da diru-laguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ordainduta izatea.
Era berean, onuradunek egunean egon beharko dute zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin dituztenak betetzeari dagokionez.
Hirurehun eta berrogei mila (340.000) euro. Horietatik, 210.800 euro 2014 urterako ordainketa-kredituari dagozkio eta 129.200 euro 2015erako konpromiso-kredituari.
Jarduera bakoitzeko diru-laguntza laurogeita hamar mila (90.000) eurokoa izango da gehienez. Diziplina ez olinpikoetako jarduera bakoitzarentzako diru-laguntza kirolari bakoitzeko hamar mila (10.000) eurokoa izango da gehienez.
Futboleko Liga Profesionalean, Asobalen, ACBn eta gizonezkoen txirrindularitzako Ruta UCI Pro-Teams-en parte hartzen duten erakunde onuradunek agindu honen aurrekontu-zuzkiduraren %25 jaso ahal izango dute gehienez jasotako kopuru guztiak batuta.
Bi alditan ordainduko da diru-laguntza. Lehenengo ordainketa 2014an egingo da, diru-laguntza onartu ostean, 15.a) artikuluan ezarritako epea berariazko uko-egiterik gabe igaro ostean. Onartutako zenbatekoaren ehuneko hirurogeita biari dagokion zenbatekoa emango da lehenengo ordainketa horretan. Bigarren ordainketa, gainerako zenbatekoari dagokiona, 2015ean egingo da, diru-laguntza 16. artikuluan xedatutako moduan justifikatu ondoren.
1. Jardueraren memoria (PDF, 911 KB).
Honako alderdi hauei buruzko azalpen-memoria aurkeztu beharko dute:
- Balioetsi beharreko lehiaketak.
- Proba hori programa olinpikoan sartuta dagoen ala ez.
- Lehiaketa-maila.
- Lehiaketan parte hartzeko sistema: sailkapen-sistemaren bat ote dagoen edo ez.
- Lehiaketa-eremua. Mundukoa edo kontinentekoa.
- Balioetsi beharreko lehiaketan edo lehiaketetan kirolariek eskuratutako postua. Artean ez bada lehiaketa egin, aurreko urtean lehiaketa horretan edo maila horretako edo altuagoko lehiaketetan (halakorik egonez gero) eskuratutako emaitzak egiaztatu beharko dira.
- Parte-hartzearen jarraitutasuna. Zenbat urtetan parte hartu duten nazioartean azken 10 urteetan.
- Lekualdatutako kirolari eta teknikarien kopurua: jardunaldi-kopurua eta horiek non egin diren, bai eta lehiaketa-tokira bitarteko distantzia ere.
2. Diru-laguntzaren xede izango litzatekeen proba barne hartzen duen nazioarteko federazioaren, Europako federazioaren edo nazioarteko profesionalen ligaren egutegi ofiziala, bai eta ekitaldia antolatzen duen erakundearekin eta dagokion nazioarteko federazioarekin, Europako federazioarekin edo profesionalen ligarekin harremanetan jartzeko helbide bat ere.
3. Dagokion federazioaren ziurtagiria, lehiaketan eskuratutako kirol-emaitza egiaztatzen duena. Artean ez bada lehiaketa egin, aurreko urtean lehiaketa horretan edo maila horretako edo altuagoko lehiaketetan (halakorik egonez gero) eskuratutako emaitzak egiaztatu beharko dira.
4. Dagokion nazioarteko federazioaren ziurtagiria, azken 10 urteotan nazioartean izandako parte-hartzeen kopurua egiaztatzeko.
5. Dagokion federazio espainiarraren ziurtagiria, modalitate horretako EAEko kirol-federazioa federazio horretan sartuta dagoela egiaztatzen duena, salbu eta modalitate horretako federazio espainiarra existitzen ez bada.
6. Diru-laguntzaren xede den jardueraren sarreren eta gastuen aurrekontu (PDF, 1 MB)orekatua.
7. Dagoeneko eginda dauden jardueretarako, agindu honetan egindako gastuak egiaztatzeko ezartzen diren dokumentu guztiak aurkeztu beharko dira.
8. Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritza ekitaldian parte hartzearekin lotutako ekitaldi publikoetara gonbidatzeko konpromisoa, diru-laguntza ekitaldia egin ostean ematen ez bada behintzat; azken egoera horretan, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera sortuko dituzten dokumentu guztietan adierazi beharko dute hori.
9. Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak diru-laguntza emateko beharrezko irizten duen adina dokumentazio osagarri eskatu ahal izango du.

Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Egiaztagiriak:
a) Diru-laguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko memoria zehatza; zer jarduera egin eta zer emaitza eskuratu diren adierazi behar da.
b) Egindako gastuen jatorrizko ziurtagiriak, edo, hala badagokio, fotokopia konpultsatuak, emandako diru-laguntzaren kopuruaren adinako zenbatekoz.
c) Diru-laguntza emateko ebazpenean jarritako baldintzen arabera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren babesa izan dutela berariaz adierazten duten dokumentu guztien aleak (dokumentu grafikoak, fotografikoak edo ikus-entzunezkoak).
d) Ekitaldian parte hartzeak eragindako kostu-kontuen behin betiko balantzea (PDF, 1 MB); diru-sarrera eta gastu guztiak adierazi behar dira bertan. Bereziki jaso beharko da helburu berarekin eskuratutako gainerako laguntzen zerrenda, eskabideak aurkezteko unean haiek eraginkor izango ziren jakiterik ez bazegoen
Frogagiri horiek baliabide elektronikoz aurkeztu ahal izango dira, webgune honetan:
http://www.euskadi.net/misgestiones
Egiaztagiriak:
a) Diru-laguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko memoria zehatza; zer jarduera egin eta zer emaitza eskuratu diren adierazi behar da.
b) Egindako gastuen jatorrizko ziurtagiriak, edo, hala badagokio, fotokopia konpultsatuak, emandako diru-laguntzaren kopuruaren adinako zenbatekoz.
c) Diru-laguntza emateko ebazpenean jarritako baldintzen arabera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren babesa izan dutela berariaz adierazten duten dokumentu guztien aleak (dokumentu grafikoak, fotografikoak edo ikus-entzunezkoak).
d) Ekitaldian parte hartzeak eragindako kostu-kontuen behin betiko balantzea (PDF, 1 MB); diru-sarrera eta gastu guztiak adierazi behar dira bertan. Bereziki jaso beharko da helburu berarekin eskuratutako gainerako laguntzen zerrenda, eskabideak aurkezteko unean haiek eraginkor izango ziren jakiterik ez bazegoen.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
2014/08/14
SEI HILABETE
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.