Segurtasun Saila

Konpartitu

Posta bidez bozkatzeko azken eguna

Argitalpen-data: 

  • Bihar, osteguna, amaituko da posta bidez bozkatzeko eta botoa kontsuletxeetan emateko epea

Bihar, osteguna, hilak 18, amaitzen da EAEko Egoiliarren Hautesle Erroldan (EHE) erregistratuta dauden pertsonek posta bidez bozkatu ahal izateko epea. Euskadin bizi diren eta boto-modalitate hori eskatzea erabaki duten eta Estatuan edo atzerrian aldi batez bizi diren baina EHEn erregistratuta dauden pertsonak dira.

Dokumentazio guztia jaso ondoren, pertsona horiek bihar arteko epea dute Correosen bulegoetara eramateko, balioko identifikazio ofizial bat aurkeztuta.

AEHE botoa

Bestalde, modu iraunkorrean atzerrian bizi diren eta Atzerrian bizi diren Egoiliarren Hautesle Erroldan (AEHE) inskribatuta dauden pertsonek ere bihar, osteguna, hilak 18a izango dute kontsuletxeetan instalatuta dauden hautetsontzietan botoa emateko azken eguna.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)