Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Familia-nekazariak funtsezkoak dira planetaren etorkizunerako

Argitalpen-data: 


      1000002354(2).jpg

• Hitzorduak martxoaren 21era arte iraungo du. Egun horretan bertan, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Luis Planas Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako ministroak parte hartuko dute ekitaldiari amaiera emateko.

Munduko Landaguneak antolatutako Familia Nekazaritzari buruzko Mundu-Konferentzian askotariko proposamenak aurkeztuko ditu 55 herrialdetatik etorritako 200 parte-hartzaile baino gehiagoren artean. Asteartetik ostegunera ezagutzera emango dituzte familia-nekazaritzak munduan dituen erronkei aurre egiteko proposamenak; planetaren ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-jasangarritasuna bermatzeko, hain zuzen ere.

Harreran, Martín Uriartek, Mundu Landaguneko presidenteak, gogorarazi du bost urte igaro direla Nazio Batuen Familia-Nekazaritzako Hamardaka (2019-2028) aitortu zenetik. Halere, pandemiaren ondorioz, herrialde askotako sektorearen aldeko politika publiko askok huts egin dute, sektorea berriz lehentasun bihurtuz.

“Familia-nekazaria ondo zaindu behar da, altxor bat balitz, gure elikagaien jasangarritasunaren zaindaria baita” adierazi du. Uriartek zehaztu duen gisara, mundo-mailako ekoizpena lau laboretan oinarritzen da: garia, arroza, artoa eta soja. Horrek “aniztasuna desagertarazi du, elikagai-sistemak izurrite eta gaixotasunen aurrean ahulduz”.

Askotariko erronkei egin beharko die aurre familia-nekazaritzak eta belaunaldi-oinordetza da, izan ere, erronka nagusienetako bat; sektorearen batez besteko adina 55 urtekoa baita eta, horrez gain, emakumeek ustiategi guztien %15 kudeatzen dute.

Konferentziaren inaugurazioan, Ramiro González Arabako diputatu nagusiak, María Begoña García Bernal Nekazaritza eta Elikadurako Estatu Idazkariak eta Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak ere parte hartu dute.

 

Lehen egun honetan izan dira Álvaro Lario, Nekazaritza Garapenerako Nazioarteko Funtseko (FIDA) presidentea, eta Marcela Villarreal, Nazio Batuen Erakundeko (FAO) Aliantza eta Lankidetza Saileko zuzendaria. Familia-nekazaritzak planetaren jasangarritasunean duen zeregin protagonikoari heldu diote.

EAEko nekazaritza-sindikatuak Gasteizko Europa Jauregi aurrean bildu dira goiz honetan, konferentzia abian zegoela. Martín Uriartek, Munduko Landaguneko presidentea, harrera egin die eta aldarrikapenak jaso ditu.

AITA SANTUAREN MEZUA

Harrera konferentzian ordezkatuta dauden 35 milioi familia-nekazari baino gehiagori zuzendutako Frantzisko Aita Santuaren mezuarekin abiatu da, Gasteizko Juan Carlos Elizaldek irakurrita. Zera azpimarratu du Aita Santuak: “goraipagarriak dira nekazaritzan diharduten familiak, haien lanak duen elkartasunagatik eta lurra lantzeko erabiltzen duten modu arduratsu eta eztiagatik ere”.

Frantzisko Aita Santuak “arnasa” eman nahi izan die alde batetik gazteei, “gazteak baitira elikaduraren etorkizunerako benetako iraultzaren ekintzaileak”, eta beste aldetik, landa-eremuko emakumeei, “familientzako iparrorratz eta ekonomiaren garapenerako sostengu sendoa” izateagatik.

Itxiera ostegunean

Mahai-inguruak Nazio Batuen Familia-Nekazaritzaren Hamarkada martxan jarri osteko bost urteen balantzea egiteko balio izan du.

Asteartean bilduko dira Familia-Nekazaritzako Batzorde Nazionalak; elkarrizketa politikoan, jasangarritasun ekonomikoan, balio-kateetan eta asoziazionismoan funtsezkoak diren eragileak, hain zuzen ere.

Hitzordua martxoak 21erarte iraungo du, egun horretan bertan emango baitiote konferentziari itxiera Iñigo Urkullu lehendakariak eta Luis Planas Nekazaritzako ministroak.

Sar zaitez webgunera: https://viiiconference.ruralforum.org/eu/ eta jarraitu Konferentziaren gorabeherak sare sozialetan:

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)