Segurtasun Saila

Konpartitu

Bihar, astelehena, botoa braillez eskatzeko azken eguna

Argitalpen-data: 

  • Eusko Jaurlaritzaren herritarren arretarako 012 telefonoan eska daiteke, eta apirilaren 21ean (igandea) etxean edo bozketa-mahaian bertan dokumentazioa eta boto-paperak jaso ala ez aukeratu

Bihar, martxoak 25, astelehena, amaituko da % 33ko edo gehiagoko ikusmen-desgaitasuna duten edo ONCEkoak diren eta braille irakurtzen dakiten pertsonentzat egokitutako bozketa-sistema eskatzeko epea.

Interesatuek, bihar, astelehena, Eusko Jaurlaritzaren herritarren arretarako 012 doako telefonora dei dezakete, eta, berritasun gisa, aukeratu ahal izango dute etxean zigilatutako dokumentazioa eta boto-paperak jaso nahi dituzten edo Eusko Jaurlaritzak hauteskunde-igandean beren bozketa-mahaira bidaltzea nahiago duten.

Eskatu ondoren, Eusko Jaurlaritzak dokumentazioa braillez bidaliko du, eta boto-txartelak zigilatutako maletatxo batean.

Braillez bozkatzeko sistema horrek aurrera egiten du Eusko Jaurlaritzak ikusmen-dibertsitate funtzionala duten pertsona guztiak barne hartzeko duen konpromisoan. Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonen autonomia funtzionala erraztea da helburua ".

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)