Egoitza elektronikoa

SEGURTASUN ADMINISTRAZIOKO ZERBITZU LAGUNTZAILEETAKO LAN-KONTRATUKO LANGILEENTZAT GORDETAKO LANPOSTUETARAKO ENPLEGUA FINKATZEKO PROZESUEN ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA IREKITZEA

Argitalpen-data: 

Ekainaren 30ean argitaratu da Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2023ko ekainaren 16ko Agindua, agindu horren eranskinetan zerrendatutako lanpostuak betetzeko eskabideak aurkezteko epea irekitzen duena, Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetarako deialdia egiten duen 2022ko abenduaren 5eko Aginduaren bidez (2022/12/30eko EHAA) deitutako prozeduran.

Eskabideak aurkezteko epea 2023ko uztailaren 10ean hasi eta 2023ko abuztuaren 10ean amaituko da.

Eskaerak egiteko epea irekitzeak Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako lan-kontratudun langileentzat gordeta dauden 59 lanposturi eragiten die.

2. faserako utzi da Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langileen enplegua finkatzeko prozesuan konprometitutako gainerako lanpostuetarako eskaerak egiteko epea irekitzea.