Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskadiko Klima Aldaketaren Lege Aurreproiektuaren parte hartzeko prozesua abiatu da

Argitalpen-data: 

participacion.jpg

Enpresek, udalek, administrazio publikoek eta herritarrek Euskadiko Klima Aldaketaren Lege Aurreproiektuaren edukiei buruz eztabaidatu ahal izango dute datorren ostegunetik, uztailaren 4a, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzak Legea onartu aurretik zabaldutako parte-hartze publikoko prozesuaren barruan antolatutako jardunaldietan.

Euskal gizarteak aurreproiektuari egiten dizkion ekarpenak biltzeko, honako eztabaida-foro hauek egingo dira: Bilbon, uztailaren 4an, enpresei bakarrik zuzenduta; Donostian, uztailaren 10ean, udal eta toki-erakundeentzat; Gasteizen, uztailaren 11n, foru-aldundiei eta Eusko jaurlaritzako erakunde publikoei irekitako jardunaldia; eta Eibarren, uztailaren 15ean, herritarrek eta ezagutzaren zein sektore sozialaren eragileek izango dute parte hartzeko aukera.

 Euskadiko Klima Aldaketaren Legeak honako helburu hauek ahalbidetuko ditu, besteak beste:

  • Berotegi-efektuko gasen isuriak gutxitzeko helburuak eta hartu beharreko arintze-neurriak ezartzea, eta karbono dioxidoren hustubideen ahalmena areagotzea.
  • Energiaren efizientziaren helburuak jartzea eta eredu energetiko jasangarri bateranzko trantsizioa bultzatzen duten energia berriztagarriak pixkanaka ezartzea.
  • Estrategia sektorialetako eta dagozkien ekintza-planetako arintzeko eta egokitzeko helburuak ezartzea.
  • Euskadin klima-aldaketara egokitzeko lanean aurrera egitea, arriskua kudeatzea zein erresilientzia hobetzea oinarri hartuta, eta sektoreen eta lurraldearen plangintzan egokitzapena txertatuz.
  • Eragileen ekintza itunduaren eraginkortasuna bermatzen duen gobernamendu-esparrua zehaztea.
  • Eragindako politika publiko nagusietan eta gizarte osoaren jardueretan klima-aldaketaren aurkako borroka gehitzeko arau-esparrua zehaztea.
  • Klima-aldaketari, agertokiei eta eraginei buruzko kalitatezko informazioa ematen duten mekanismoak eta tresnak ezartzea.

Eztabaida-foro horietako batzuetan parte hartu ahal izateko, mezu elektronikoa bidali behar da Leydecambioclimatico@ihobe.eus helbidera, harremanetarako pertsona zein parte hartu nahi den saioa eta haren eguna adierazita.

EZTABAIDA-FOROADATATOKIAORDUTEGIA
EnpresaUztailak 4

Bilba

Bizkaia Aretoa (UPV/EHU)

Oteiza aretoa

 

10:00-12:30
UdalakUztailak 10

Donostia

Eusko Jaurlaritza (Andia kalea 13)

A1 aretoa

09:30-13:00
Administrazioak EAEUztailak 11

Gazteiz

Eusko Jaurlaritza (Donostia kalea 1)

5 aretoa

11:30-14:00
Biztanle eta EzagueraUztailak 15

EIBAR GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

UPV-EHU

Otaola Etorbidea 29

10:00-12:30