Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Arrantzako Kapitainaren titulazioa lortzeko 2019ko azterketa arruntetarako 1go deialdia

Argitalpen-data: 

Arrantzako Kapitainaren titulazioa lortzeko azterketaren 1go deialdia 2019ko otsailaren 25etitk aurrera egingo da, Pasaian, Blas de Lezo Pasaiako Itsas Arrantza BHI institutuan. Azterketen data zehatza institutuaren iragarki-taulan iragarriko dira, azterketak egin baino astebete lehenago.

Azterketa egiteko eskabideak aurkezteko epea 2019ko otsailaren 15era arte irekita egongo da.

Eskabideak

Eskabideak formalizatu beharko dira Pasaian, Blas de Lezo Pasaiako Itsas Arrantza BHI institutuaren idazkaritzan.

Eskabidea formalizatu ondoren, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

– Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea.

– Alturako arrantzako patroiaren, alturako patroiaren (arrantza) titulua, edo titulu hori eskatu izanaren gordekina.

Izangaiek ondoren azaltzen diren Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea eraman beharko dituzte azterketa teorikoetara.

2. deialdia

Arrantzako Kapitainaren titulazioa lortzeko azterketa teorikoko 2. deialdia 2019ko urriaren 14tik aurrera egingo da.

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko irailaren 23tik urriaren 4ra arte irekita egongo da.